Enpresa filialak enpresa nagusi baten esku dauden enpresak dira, zuzeneko kontrolpean, jabetzaren bitartez edo kapital-partaidetza handi edo erabatekoarekin, enpresa nagusi harekin batera enpresa-talde izenekoa osatuz. Ikus, gainera Enpresa…

Agian, korporazioa gremioaren adieran bilatzen ari zinen.
Korporazioa edo konpainia pertsona batzuek batera jartzen duten ondare multzo bat da, kontratu baten bitartez edo merkataritza sozietate bat sortuz, etekin bat sortzeko helburuarekin. Maiz, enpresaren sinonimo gisa erabiltzen da, bereziki enpresa horrek negozio edo jarduera batzuk batera biltzen dituenean. Beste alde batetik, enpresa kontzeptu ekonomikoa da gehienbat, korporazio eta konpainia terminoak juridikoak diren bitartean. Edonola ere, Espainian merkataritza-sozietatea da kontzeptu hori izendatzeko termino juridiko ohikoena, Merkataritza Kodean agertzen dena; korporazioa eta konpainia ingelesetik jasotako maileguak izanik.
Orokorrean, korporazio terminoa pertsona edo erakunde batzuen elkarte gisa ere erabiltzen da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.