Agian kostuen internalizazioa bilatzen ari zinen. Internalizazioa (insourcing izenez ere ezaguna) enpresa batek kanpoko bati kontratatzen dizkion lan eta zerbitzuak bereganatzea da, enpresako langileek beraiek burutu ditzaten. Esternalizazioaren…

Agian, korporazioa gremioaren adieran bilatzen ari zinen.
Korporazioa edo konpainia pertsona batzuek batera jartzen duten ondare multzo bat da, kontratu baten bitartez edo merkataritza sozietate bat sortuz, etekin bat sortzeko helburuarekin. Maiz, enpresaren sinonimo gisa erabiltzen da, baino enpresa indibiduala izan daitekeen bitartean, korporazioan edo konpainian bazkide batzuek hartzen dute parte. Beste alde batetik, enpresa kontzeptu ekonomikoa da gehienbat, korporazio eta konpainia terminoak juridikoak diren bitartean. Edonola ere, Espainian merkataritza-sozietatea da kontzeptu hori izendatzeko termino juridiko ohikoena, Merkataritza Kodean agertzen dena; korporazioa eta konpainia ingelesetik jasotako maileguak izanik.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.