Korografia


KategoriakGeografia

Korografia herrialde edo eskualde jakin baten deskribapen geografiko zehatza da,  fenomeno sozial eta ekonomikoak ere jasotzen dituena. Berpizkundetik aurrera eta XX. mendera arte, korografia funtsezkotzat jo zen kolonizatzen ari ziren lurralde berriak esploratzeko eta ezagutzeko, eta garai hartako literatura-generotzat ere har daiteke. Bere garaian geografiatik eta topografiatik bereizi zen, horiek hurrenez hurren Lurra bere osotasunean eta toki konkretuak irudikatzen dituztela kontsideratuz.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, corografía.

163 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.