Kooperatibak (sozietate kooperatiboak)


KategoriakEnpresa

Kooperatibak enpresa mota bat dira, pertsona batzuk elkartu egiten dituena, enpresaren jabe izan, eta aldi berean enpresan zuzenean parte hartzeko, lanean edota kudeaketan, era demokratikoan, haien interes kolektibo nahiz indibidualen alde, hala nola lan egin, kontsumitu edo bestelako zerbitzuak jasotzeko. Sozietate kooperatiboa kooperatiben forma juridikoa da, sozietate moduan.Kooperatibak eta enpresa kapitalistak bereizten dira: enpresa kapitalistetan jabetza, kudeaketa eta lana pertsona eta talde ezberdinen esku dago, maiz interes kontrajarriekin; kooperatibetan, berriz, jabetza, kudeaketa eta lana pertsona berdinen esku dago, bazkideen esku alegia. Kooperatibek badute beste berezitasun bat: enpresa kapitalistetan ez bezala, helburua ez da soilik etekin ekonomikoa sortzea, eta bestelako helburu sozialak baditu, hala nola lanpostuak sortu edo gizarteari zerbitzu bat ematea, bazkideak elkartu egiten dituena. Labur, esan liteke kooperatiba bi erakunde bateratzen dituen zera dela: enpresa eta elkartea.1 Kooperatiben inguruan gizarte mugimendua ere garatu da, kooperatibismo deitzen dena.

Lehen kooperatibak Industria Iraultzan langileek pairatzen zituzten kondizio latzen ondorioz sortu ziren. Kooperatibismoaren lehen teoriko eta bultzatzailea Robert Owen (1771-1858) sozialista utopikoa izan zen, langileak elkartzen zituzten koloniak diseinatu eta abian jarri zituena. Estatu Batuetan The New Harmony kolonia eratu zuen, hasieran sekulako arrakasta baina gero gainbehera azkarra ere izan zuena. William King (1787-1865) medikua ere ezaguna da kooperatiben hasierako bultzatzaileen artean, kontsumo-kooperatibak bultzatu zituelako. Historiako lehen kooperatiba 1844 urtean sortu omen zen Inglaterrako Rochdale hirian, 28 ehungile elkartu eta kontsumo-kooperatiba bat eratzea erabaki zutenean,  kalitatezko produktuak prezio onean erosi eta bazkideei saltzeko.

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Coque Martínez J. Puntos fuertes y débiles de las cooperativas desde un concepto amplio de gobierno empresarial. Revesco. 2008;(95):65-93. http://pendientedemigracion.ucm.es/info/revesco/txt/REVESCO%20N%2095.3%20Jorge%20COQUE%20MARTINEZ.pdf.
360 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.