Sozietate kolektiboa edo baltzu kolektiboa merkataritza-sozietate mota bat da, enpresa baten izaera juridikoa alegia, non bazkideek euren ondare guztiarekin erantzuten duten zorrak eta beste erantzukizunak estaltzeko, era pertsonal,…

Kreditu-kooperatiba, batzuetan aurrezki-kooperatiba eta aurrezki- eta kreditu.kooperatiba ere deitua, bazkide talde zabal batek bere kapital-ekarpenekin osatzen duten kooperatiba eta finantza-entitatea da, bazkideen ekarpenekin eta aurrezleek bertan ezarritako diru-gordailuekin bazkideen eta tokiko enpresa eta herritarren kreditu-beharrak betetzen dituztenak, kreditu, mailegu edo bestelako finantzazio-bideen bitartez, funtzionamendu demokratiko eta parte-hartze irekiarekin. Bereziki landa-eremuan garatu diren kooperatibak, nekazarien beharrak eta proiektuak finantzatzeko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, cooperativas de crédito.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.