Kontziliazioa latinezko concilliare hitzetik dator, eta aurkakoak diren egoera, jokabide, jarrera edo iritzi bateratzea adierazten du, haien arteko gatazka gainditze aldera. Bereziki, kontziliazio pertsonal, familiar eta laborala (lan eta familia kontziliazioa eta lan eta familia bizitza bateratzea ere deitua) pertsonek euren lanbidea jarduera, ardura eta asmo familiar eta pertsonalekin (hala nola, seme-alaben edo pertsona dependente baten zaintza, ikasketak) bateragarri izatea ahalbidetuko lukeen bizimodua izateko ahalmena, eta ahalmen hori garatzeko abian jartzen diren erabaki sozialen multzoa da (hala nola, ordutegi malguak, eszedentziak, lanaldi murrizketak, ordaindutako lan baimenak eta diru laguntzak), maila instituzionalean nahiz enpresetan, gizartean ongizatea, ekitatea eta elkartasuna garatze arren. Kontziliazioaren beharra generoen arteko ezberdintasunak agerian utzi ditu, emakumeak izaten direnez kontziliaziorako behar handienak dituztenak.1 2
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Familia-plangintzaFamilia-plangintza nahi gabeko haurdunaldiak ekidin, bilatutako haurdunaldiak erraztu eta haurrak noiz izatea erabaki eta bideratzen duten neurrien multzoa da, indibidualki nahiz familiaren baitan erabateko askatasunez hartutakoak, behar denean…
Familia ItunakHistorian, Familia Itunak edo Familiako itunak (gaztelaniaz, Pactos de Familia) Espainiako eta Frantziako monarkien artean XVIII. mende osoan zehar sinatu ziren hiru itun eta tratatuak izan ziren, Espainia…
Familia berrelkartzeaFamilia berrelkartzea immigranteek lan egiten duten herrialdean jatorriko herrialdeko bere familiarekin elkartu eta bizitzeko eskubidea da, horretarako senitartekoak harrera-herrialdera joan eta bertan bizitzeko dauden lege-oztopoak arinduz edo ezabatuz.…