Ekitatea (latinezko aequitas hitzetik, « berdintasuna », eta antzinako grezierazko επιεικεία hitzetik, «kasuan kasuko justizia ») kasuan-kasuan bakoitzari berea, behar duena edo merezi duena, ematea da; hedaduraz, inpartzialtasunez jokatu edo erabakitzeko moduari ere deitzen zaio. Maiz, berdintasunarekin lotzen da, kontzeptu desberdinak diren arren: berdintasunezko banaketa edo tratu batean, denak berdin tratatzen dira; ekitatez jokatzen denean, berirz, gerta liteke batak besteak baino gehiago jaso edo tratu hobea jaso behar izatea. Ekitatearen eta berdintasunaren arteko diferentziaren adibide argi bat hizkuntza gutxituekin gertatzen da; hizkuntza gutxituen alde jokatzeko horien aldeko lehentasunezko tratua garatu behar da hezkuntza, kulturan eta beste arloetan, hizkuntza nagusiaren gainetik, hizkuntza nagusiaren aukera berdinak izan ditzan azkenean.
Loturiko artikuluak
ErreibindikazioaEz nahastu errebindikazio hitzarekin. Erreibindikazioak (latinezko res, "gauza", eta vindicare, "defendatu", hitzetatik) pertsona, gizatalde, mugimendu sozial edo erakunde batek agintariei egiten dizkien eskakizunak dira, bere edo besteen eskubideak…
Soziologia (definizioa)Soziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa zientifikoa da, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta…
JustiziaJustizia moralki zuzena denarekin lotzen da, bereziki gizakien arteko gatazkak eta interes desberdinak dauden egoerei aplikatua. Justiziaz egindakoa zilegizkoa edo bidezkoa dela esaten da. Alde anitzeko kontzeptua da,…