Kontzientziazioa, kontzientizazioa edo kontzientzia hartzea pertsona, talde edo gizarte batek arazo, oztopo edo orokorrean ideia batez jabetu eta sakon barneratzea da. Kontzientziazioa eraginkorra izan dadin ideia hori aurrera eraman eta gauzatzeko, ekimena eta ondoriozko ekintzak beharrezkoak dira, bestela kontzientziazioa boluntarismo hutsa bilakatzen da, kemenik gabeko asmoa.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Psikologia positiboaPsikologia positiboa bere azterketa esperientzia, sentimendu eta bereizgarri psikologiko positiboen inguruan ardazten duen psikologiaren korrontea da, bereziki buruko nahasmenduak saihesteko eta haien tratamendurako nahiz hazkunde pertsonalerako eta motibaziorako…
Kontzientziazio eta sentsibilizazio sozialakAgian sentsibilizazio terminoaren adiera psikologikoari buruz bilatzen ari zinen. Kontzientziazio edo kontzientizazio soziala gizartean gai edo arazo sozial jakin bati buruz hausnartzeko prozesua da, kontzientzia hartzekoa alegia, berezkoa…
Kontzientziazio-kanpainakKontzientziazio-kanpainak erakunde batek gizartearen sektore bat edo gizarte osoa arazo, oztopo, xede edo orokorrean ideia bati buruz jabetu, hura barneratu eta horren alde ekiteko pentsatu, diseinatu eta aurrera…