Kontzientzia eragozpena pertsona batek bere kontzientziaren arabera jokatuz legez ezarritako eginbehar bati uko egitea da, hala nola soldaduskari, armak erosteko estatuek biltzen dituzten zergen zatiaren ordaintzeari, zein mediku batek abortua praktikatzeari uko egitea. Uko egite hori eragiten duten kontzientzia-arrazoiak erlijiosoak zein etikoak izan daitezke. Baldintza hauek bete behar dira beraz, kontzientzia eragozpen kasu batean gaudela baieztatzeko: legeak ezartzen duen eginbeharra, horri uko egite esplizitua, eta uko horri jarraiki legezko eginbeharra ez burutzea.
Loturiko artikuluak
Kontzientzia ekologikoaKontzientzia ekologikoa edo ingurumenarekiko kontzientzia ingurumen-arazoekiko kezka eta arazo horiek konpontzeko jarduketarekiko konpromisoa da, bai maila indibidualean, bai maila kolektiboan eta instituzionalean. Horrela, esan daiteke balio soziala dela,…
Kontzientzia psikologikoaAgian, kontzientzia adiera fisiologikoan bilatzen ari zinen. Psikologian, kontzientzia subjektua bere baitan gertatzen diren prozesu mentalen jakitun denean gertatzen den egoera da, labur esanda, bere buruaren jabe izatea…
Kontzientzia-azterketaKontzientzia-azterketa pertsona batek kode moral bati jarraiki bere buruari egiten dion azterketa da, jokabide, jarrera eta iritzi okerrak atzeman eta aurrerantzean jarraitu beharreko bidea aurkitzeko. Bereziki kristau erlijioko…