Agian kontzeptualismo artistikoa bilatzen ari zinen. Hala bada, arte kontzeptuala artikulura jo beharko zenuke.
Filosofian, kontzeptualismoa Erdi Aroan sortutako unibertsalen eztabaidaren inguruan sortutako joera izan zen, Petri Abelardok bereziki zuzendua, unibertsalek berezko existentzia dutela baieztatzen duen errealismoaren eta izen hutsak direla dioen nominalismoaren artean kokatzen dena. Kontzeptualismoaren arabera, unibertsalak kontzeptu logikoak dira, mundu fisikoa eta gogamena lotzen dituztenak. Zehatzago, Abelardoren eta bere jarraitzaileen esanetan, unibertsalak (berdetasuna adibidez) hitzak dira, eta beraz gauzei buruz adierazten dira, Jainkoak sortutako gauzei buruz, arrazoimena erabiliz; beraz, unibertsalak Jainkoaren ikuspegitik ante rem lirateke, gauzak baino lehenagokoak, mundu fisikoari buruz in re, eta giza arrazoimenean post rem.
Loturiko artikuluak
Errealismoa (filosofia)Filosofian, errealismo filosofikoa objektuaren eta subejktuaren arteko bereizketa ontologikoari buruzko teoria filosofikoen multzoa da, errealitatearen berezko existentzia, subjektuaren gogamenaz haraindi objektuak benetan existitzen direla alegia, baieztatzen dutenak. Erdi…
UnibertsalakFilosofian, unibertsalak objektu konkretu batzuk batera aipatzeko erabiltzen diren terminoak dira. Adibidez, txakur terminoa txakur konkretuen guztiak biltzen ditu, txakur konkretu horiek ezaugarri komun batzuk partekatzen dituztenez. Beraz,…
NominalismoaFilosofian, nominalismoa Erdi Aroan unibertsalen eztabaidaren inguruan sortutako jarrera izan zen, Gilen Ockhamekoaren eskutik, unibertsalen existentzia ukatu egiten zuena, izen hutsak zirela argudiatuz. Aro Modernoan enpiristak, eta horien artean…