Galerak (ekonomia eta kontabilitatea)


KategoriakEnpresa

Ekonomian, galera pertsona edo erakunde batek dituen ondare eta aktiboetan jasaten duen balio-gutxitzea da. Balio-gutxitze hori aktibo horiek erabili edo xahutzearen ondorioz duen balio txikiagoagatik (ikus, balio galera fisikoa eta funtzionala), transakzio ekonomiko baten ondorioz (zerbait saldu den prezioa erositako prezioa baino txikiagoa denean), edo diru-sarrera bat lortzeko horretarako izandako gastuak baino txikiagoak direnean. Ez dira galerak eta gastuak nahastu behar: gastuak diru-irteerak dira, baina orokorrean beste sarrera batzuk lortzeko egiten direnak, eta beraz azkenean mozkinak sor ditzaketenak; esan bezala, gastuak galera ekarriko du, gastuak eragindako diru-sarrerak gastuak estaltzeko nahikoak ez direnean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, loss, gaztelaniaz, pérdida.

195 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.