Nazio kontabilitatean, kontabilitate satelitea edo kontu sateliteak (satelite, osagarri diren zentzuan) jarduera batzuetako kontabilitatea modu berezi batean jasotzen duten kontuak dira, jarduera edo arlo horren xehakapena moneta unitatetan neurtzeaz gain, kopuru fisikotan eta beste aldagai eta kontzeptu interesgarri batzuk kontuan hartuz ere jasotzen dutenak, termino kuantitatibo nahiz kualitatiboetan. Kontu sateliteen aplikazioaren adibideak dira basoetako kudeaketa, agureen zaintza, osasungintza, hondakinen kudeaketa et hezkuntza. Kontu sateliteei esker, estatistika ofizial estandarretan ezkutuan edo ikusezin geratzen diren aspektuak azaleratu egiten dira, jarduera edo arloko ikuspegi orokorragoa izateko horrela.
Loturiko artikuluak
Ekonomia emergenteakEkonomia emergenteak hazkunde ekonomiko azkarra izaten ari diren herrialdeak dira, ekonomia garatuen multzoan sartzeko bidea zabalduz. Ekonomia horietan izandako inbertsioek irabazi-tasa handiagoak izaten dituzten arren, ekonomia aurreratuetan (Estatu…
EkonomiaEkonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…
Kontu-unitateaKontu-unitatea edo kontu-unitate komuna eskaintzen diren ondasun eta zerbitzuen prezioak adierazteko erabiltzen den unitate komuna, patroia edo neurketa-sistema da. Egun, dirua da (dolarra, euro edo beste moneta batean,…