Kontu korrontea bankuek bereziki enpresa, enpresari banakako eta beste erakundeei eskaintzen dieten banku-kontu bat da, euren ohiko jardueran gertatzen diren ordainketa, kobrantza eta transferentziak bideratu eta horretarako baliabideak eta zerbitzuak (txekeak, esaterako) ere emateko ere erabiltzen dena. Ageriko gordailuekin antzekotasunak badituen arren (izan ere, kontu korronteetan ere badago saldo bat, diruaren sartu-irtenen balantzearen bitartez kalkulatu eta kontu korrontearen titularrak edozein unetan eskuragarri duen dirua adierazten duena), kontu korrontea ez da aurrezki-produktu bat, baizik eta negozioen eguneroko ordainketa eta kobrantza sorta modu arin eta eroso batean kudeatzea. Arestian aipaturiko txekeez gainera, kontu korronteek zorpekoak ere onartzen dituzte orokorrean, bezeroari eskaintzen zaion kreditu gisa edo. Beste banku-kontuek bezalaxe, IBAN izeneko kode indibidual batez identifikatzen dira, eta nazioarteko tranferentziak egiteko BIC-SWIFT kodea ere badute.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, cuenta coriente.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Banku-kontuakBanku-kontua partikular, enpresa edo beste erakunde batek banku batean diru ezarpenak eta ordainketak egiteko kontratatzen duen finantza-produktua da, ohikoan hortik zuzenean helbideratzeak, berehalako eskudiru-ateratzeak, diru-sarrerak eta transferentziak egiteko…
Kontu hartzekodunaKontu hartzekoduna saldo hartzekoduna zorpeko saldoa baino hnadiagoa duen kontabilitatea kontua. Pasibo kontuak eta sarrera dakartenak dira kontu hartzekodunak. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, cuenta acreedora. Ikus, gainera Zorpeko kontua
Ageriko gordailuakAgeriko gordailua edo ageriko aurrezki gordailua, batzuetan ageriko kontua ere deitua, partikular batek, kontuaren titularra deitzen denak, banku edo beste finantza entitatean kontratatzen banku-kontua da, hari edo baimendutako…