Manufaktura edo manufakturazioa lehengaiak eraldatuz eta osagaiak muntatuz produktu berriak ekoizten dituen industriaren prozesua da. Antzina, lehengaiak eskuz landuz (latinezko manus, "eskua" hitza hartuz) produktuak ekoizteko prozesua zen,…

Kontsumo-industria edo kontsumo ondasunen industria kontsumo-produktuak, familia eta bestelako azken kontsumitzaileentzat produktuak ekoitzi eta merkaturatzen dituen industria sektoreen multzoa da. Beraz, kontsumo-industriatik kanpo geratzen dira beste enpresentzako input edo intsumo gisa gaiak, osagaiak eta produktuak ekoizten dituzten industriak. Horrela, kontsumo-industriak dira, adibidez, elikagaiak, jantziak, jostailuak, liburuak, garbigailuak eta ordenagailuak ekoizten dituzten industriak. Orokorrean, industria arineko sektoreak izaten dira.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, industria de consumo.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.