Hipersexualizazioa pertsona edo pertsona baten irudiaren sexu-atributuak nabarmentzea da, ikusleen arreta erakarri eta irudi horrek islatzen duenarekin interesa pizteko, hala nola emakumeak bular handiekin eta gizonak gorputz gihartsuekin…

Kontramitoa jatorrizkoa, antzinakoa edo hegemonikoa den mito baten aurkako narratiba bat da. Orokorrean, indibiduo, talode, kultura edo erlijio baten emantzipazio-nahi edo aldarrikapenen ondorioz sortzen da. Adibide gisa, judaismoaren sorrera inguruko mitologietatik independentzia lortzeko narratiba gisa uler daiteke. Gaur egun ere, feminismo erradikalak gizonei buruzko kontramitoa eraikitzen du patriarkatuari aurre egiteko. Beraz, kontramitoak aurkakoen arteko erlazio dialektikoen ondorioz sortzen dira, berezko espazioa sortu eta giza eremu komunean hegemonia eratzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, countermyth; gaztelaniaz, contramito.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.