Pentsamendu kontrafaktuala edo kontrafaktikoa, logikaren testuinguruan baldintzazko kontrafaktuala edo kontrafaktikoa ere deitua, gertatu den zerbait gertatu izan ez balitz gauzak nolakoak izango liratekeen ondorioztatzen duen arrazoibidea da. Adibidez, mendira taldean joan eta Anek aukeratutako bidea jarraituta galtzen garenean, "Aneren bidea jarraitu izan ez bagenu, honezkero etxean ginatekeen" motako arrazoibideak dira kontrafaktualak. Pertsonek maiz erabiltzen dugun logika edo pentsamendu modua da, eta paradoxikoa da, askotan pentsamendu horiek errudun sentiarazten gaituztelako; azalpen moduan, pentsamendu horien bitartez emaitza kaltegarriak izan dituzten erabakiak etorkizunean baztertzea bilatzen dela aipatu da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Psikologia positiboaPsikologia positiboa bere azterketa esperientzia, sentimendu eta bereizgarri psikologiko positiboen inguruan ardazten duen psikologiaren korrontea da, bereziki buruko nahasmenduak saihesteko eta haien tratamendurako nahiz hazkunde pertsonalerako eta motibaziorako…
Logika juridikoaLogika juridikoa zuzenbidean eta bereziki epaiketetan erabiltzen diren argudioak, arrazonamenduak eta dedukzioak aztertu eta proposatu dituen jakintza-arloa da, horien zuzentasuna eta egokitasuna ebaluatuz, logika formalaren arauen nahiz ordenamendu…
AutoengainuaAutoengainua errealitatearen alderdi negatiboak ukatzea da, bereziki norberari buruz irudi txarra sor dezaketen edo norberarengandik konpromisoa eskatzen duten alderdiei buruz. Autoengainua eremu filosofikoko kontzeptua ere bada, eta bereziki…