Antitesiari buruz figura erretoriko gisa jakiteko, ikus Antitesia (erretorika). Filosofian, antitesia baieztapen (tesi) bati egiten zaion ukapen, errefutazio, kontraetsenplu edo salbuespena da, tesia faltsutu edo gezurtatzeko erabiltzen dena.…

Kontraetsenplua kasu guztietarako baieztapen orokor bat faltsutu edo gezurtatu egiten duen banako kasu berezi bat da. Bereziki matematikan frogapenak egiteko edo, hobe esanda, teoremak gezurtatzeko erabiltzen den argudio logikoa da. Adibidez, "zenbaki karratu guztiak bikoitiak dira" baieztapena gezurtatzeko, aski da bikoitia ez den zenbaki karratu bat aurkitzea, adibidez, 3x3=9, bakoitia dena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, counterexample; gaztelaniaz, contraejemplo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.