Filosofian, kontraesan-ezaren printzipioak edo kontraesan printzipioak gauza bat aldi berean izatea eta ez izatea ez dela posible ezartzen du. Printzipio doxatiko (iritziari buruzkoa), semantiko eta ontologikoa da. Doxa edo iritziari buruzko izaerari dagokionean, honela adieraz liteke: "ez da posible baieztapen (edo iritzi) berari eta horen aurkakoari aldi berean eustea"; adiera semantikoan, berriz, honela adierazten da: "aurkako bateztapenak ezin dira egiazkoak izan aldi berean"; azkenik, adiera ontologikoan, "gauza bat ezin da aldi berean gauza horretakoa izan eta gauza horretakoa ez izan". Antzinako filosofiatik landutako printzipioa izan da, bereziki Parmenides eta Aristotelesen eskutik; baina ustez Heraklitok ukatu egin zuen printzipio horren zuzentasuna. Pentsamenduaren hiru lege edo printzipioetako bat da, erdikoa baztertzearen eta identitatearen printzipioekin batera. Kontraesan printzipioa ezin da frogatu, baina hura gabe ezingo genuke baieztatu gauza bat gizakia edo txakurra den, edota gauza bat zuria edo beltza den, ezta ere hedaduraz jakintza-arloak behar bezala mugatu eta arrazionaltasuna erabili. 1
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Mediokritatearen printzipioaZientziaren filosofian, mediokritate-printzipioak edo mediokritatearen printzipioak ezartzen du errealitatean gertatzen diren fenomenoak eta gertakariak ez direla apartekotzat hartu behar, eta gertatzen badira, arruntak direlako da, haiei dagokien maiztasunarekin…
AverroismoaAverroismoa edo latindar averroismoa Averroes (1126-1198) andalustar filosofo eta jakintsuaren eta bere jarraitzaile eta interpretatzaileen doktrina filosofikoa da, bereziki kristau teologiaren aurkakoak diren puntuei buruzkoa. Averroesek Aristotelesen filosofia aztertu…
Arrazoi nahikoaren printzipioaArrazoi nahikoaren printzipioa edo arrazoi askiaren printzipioa fenomeno orok arrazoi edo azalpen bat duela dioen printzipioa da. Wilhelm Leibniz-ek (1646-1716) formulatu zuen lehen aldiz Monadologia lanean, antzinatik hainbat filosofok adierazi eta…