Plataforma kontinentala edo kontinente-plataforma kontinente bateko kostaldetik itsaso barrura zabaltzen den itsas azpiko lur azalera da, malda eskasekoa, itsaso azpian izan arren plaka kontinentalaren jarraipena dena. Bere zabalera…
Kontinenteak Lurra planetan itsasoaren maila gainetik dauden lur eremu handiak dira. Orokorrean, honako kontinente hauek bereizten dira: Europa, Asia (batzuen iritziz, Eurasia izeneko kontinente bakarra osatzen dutenak), Afrika, Ozeania, Amerika (batzuen arabera, Ipar Amerika eta Hego Amerika kontinenteetan banatzen dena).
Kredituak: ماني Commons
Geologikoki, kontinenteak lurrazala banatzen den lurrazal-eremu mota bietako bat dira, lurrazal kontinentala deitzen dena, lurrazal ozeanikoaren batera. Lurrazal kontinentala lurrazal ozeanikoa baino lodiagoa da, 35km-koa batez beste. Ikuspuntu geologiko horren arabera, lurrazal kontinentalak, kontinenteek alegia, itsasoaren gaineko lur-eremuez gainera, kontinenteeetako kostaldetik haratago maiz ehundaka kilometrotara zabaltzen den itsasoaren azpiko plataforma kontinentala ere hartzen du.
Lurrazaleko kontinenteen banaketa eta kokapena kontinenteene jito izeneko prozesu geologikoaren ondorioa da. Prozesu horretan, lurrazal kontinental eta ozeanikoak eta haien azpian dagoen goi-mantua banatuta dauden plaka tektonikoak mugitu egiten dira, elkarrengandik banatuz edo talka eginez, eta horren ondorioz kontinenteak elkarren artean aldentzen edo hurbiltzen joan dira historia geologikoan zehar, kontinente guztiak Pangea izeneko masa kontinentalean bat eginik zeudenetik.
Geografiaren ikuspuntutik, berriz, hasieran eman dugun definizioan esan dugun bezala, kontinenteak itsasoaren mailaren gaineko lurraldeak dira, kontinenteetatik gertu daude uharteak eta uhartediak ere hartzen dituztenak. Hala, esaterako, Britainia Handia eta Irlanda uharteak Europan daudela irizten da orokorrean, eta Madagaskar Afrikako uharte handia dela. Ozeania ere Australia eta inguruko uharte eta uhartedi ugarien batura da. Era berean, kontinentearen zati dira ur kontinentalak direlakoak, kontinentearen barruan dauden ibaiak eta aintzira handiak, azken hauetako batzuk itsaso izenez ezagutzen badira ere.
Kontinentearen lur eremu zabalak izanik, haien barnean aniztasun klimatiko eta biodibertsitate handia dago, baina betiere berezia. Hain zuzen ere, kontinente bakoitzeko isolamenduaren ondorioz, ohikoa da kontinente batean beste inon ez dauden landareak eta animaliak egotea, Halaber, kontinente bakoitzak bere giza-berezitasunak baditu, arraza nahiz kultura aldetik. Hala, Afrika arraza beltzeko gizabanakoen jatorriko lurraldea izan da, eta Asia bere zatirik handienean arraza mongoloideko gizabanakoena.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.