Kontabilitate-printzipioak enpresak kontabilitatea garatzean eta urteko kontuak osatzean derrigorrez jarraitu behar dituen printzipio edo irizpideak dira. Egun, 2007an indarrean sartu Kontabilitate-Plan Orokorraren arabera, hauek dira jarraitu beharreko printzipioak:
- funtzionamenduan dagoen enpresaren printzipioa, zeinaren arabera kontabilitatea enpresak bere jardueran aurrera jarraitu behar duela suposatuz garatu behar den, gutxienez likidazlikidazio kasuan izango litzatekeen balioa jaso gabe;
- sortzapen-printzipioa, zeinaren arabera eragiketa finantzarioak gertatu egiten direnean jaso behar diren kontabilitatean, eta ez haien kobrantza edo rdainketa egiten denean;
- uniformetasun-printzipioa, zeinaren arabera kontabilitatea irizpide finko eta egonkorrekin garatu behar den, haiek aplikatzea justifikatzen duen egoera aldatu ezean;
- zuhurtzia-printzipioa, zeinaren arabera aktiboen balioak eta mozkinak zuhurtziaz kontabilizatu behar diren ziurgabetasun-egoeretan;
- konpentsazio-ezaren printzipioa, zeinaren arabera gastuak eta sarrerak edota aktiboak eta pasiboak ezin diren beraien artean konpentsatu;
- garrantzi erlatiboaren printzipioa, zeianren arabera onartutako printzipio, irizpide eta jarraibideei jarraitzeari utz dakiokeen, irudi zintzoa kolokan jartzen ez den bitartean.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, principios contables.
Loturiko artikuluak
Kontabilitate-harmonizazioaKontabilitate-harmonizazioa herrialde desberdinetako kontabilitate-arauak eta irizpideak adostasunez berdintzeko prozesua da, kontabilitate-normalizazioaren prozesuaren baitan, nazioarteko kontabilitate-elkarteek eta erakundeek elkarrekin garatzen duten lanaren ondorioz. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, armonización contable.
Irudi zintzoa (irudi fidela)Kontabilitatean, irudi zintzoa edo irudi fidela enpresan gertatzen diren egitate ekonomikoen eta haren finantza-egoeraren islada egoki eta zuzena da. Zehatzago, urteko kontuek irudi fidela eskaintzen dutela esaten da,…
Garrantzi erlatiboaren printzipioaGarrantzi erlatiboaren printzipioa kontabilitate-printzipioetako bat da, zeinaren arabera onartu egiten den kontabilitateko arauak eta irizpideak bete gabe utzi edo aldatzea, horrek kontabilitateak eskaini beharreko irudi zintzo edo fidelari…