Enpresa filialak edo eskumendeko enpresak beste enpresa nagusi baten kontrolpean dauden enpresak dira, haien jabe izateagatik edo gutxienez haietan kapital sozialean partaidetzaren %50a edo gehiago izateagatik. Enpresa filialaren…

Sortzapen-printzipioa transakzioak eta egitate ekonomikoak gertatu edo sortu egiten diren unean, sortzapen-datan alegia, erregistratu behar direla ezartzen duen kontabilitate-printzipio eta araua da, horiei dagozkien diru-fluxuak (ordaintzea eta kobratzea) noiz gertatzen diren kontuan hartu gabe. Adibidez, enpresa batek papera erosteko eskaera egin eta jasotzen badu 2018 urtean, horren ordainketa 2019an izan arren, paperaren erosketa 2018 urteko kontabilitatean jaso behar du, eta 2019 urtean ordainketa egin dela. Sortzapen-printzipioa enpresak finantza-egoeraren irudi zintzoa eman dezan beharrezkotzat hartzen den printzipioetako bat da.
Sortzapen-printzpioa aplikatuz kontabilitatean egin beharrezko doikuntzei aldizkapen edo periodifikazioa deitzen zaie.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, accrual principle; gaztelaniaz, principio de devengo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.