Hautapen soziala edo hautaketa soziala preferentzia eta erabaki indibidualetatik abiatuta erabaki kolektiboak hartzeko prozedurak aztertzen dituen teoria da, filosofian, ekonomian eta matematikan oinarritua. XVIII. mendean Nicolas de Condorcet-ek…
Konstrukzionismo soziala errealitatea eta horri buruzko ezagutza eta egia subjektuok eratzen ditugun konstrukzio edo eraikuntza sozialak direla baieztatzen duen korronte epistemologikoa da. Horren helburua zentzua eta esanahia ematea litzateke, azkenean ideologia bat sortzeraino. Frankfurteko eskolarekin eta estrukturalismotik abiaturik, ezagutzak beti aurrera egiten duela ukatu eta hizkuntzak egia osatzerakoan duen balioa kolokan jartzen ditu; horrexegatik postmodernitatearekin ere lotu da. Aurkako ikuspegietako bat esentzialismoa da.
Konstrukzionismo soziala hainbar arlotatik garatu den ikuspegia izan da. Epistemologia zientifikoan esaterako, Thomas Kuhn teoria zientifikoak zientzialarien komunitateak adostutako paradigma zientifikoetan oinarritzen direla baieztatu zuen 1960ko hamarkadan. Kenneth Gergen izan da konstrukzionismo soziala gehien landu duen pentsalarietako bat, psikologia sozialaren ikuspuntutik. 1973ko "Social Psychology as History" artikuluan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.