Logikan, konjuntzioa bi proposizio lotzen dituen lokailu logiko bat da, egiazko suertatzen dena bi proposizioak egiazkoak direnean, eta beste kasu guztietan faltsua suertatzen dena. ikurraren bitartez adierazten da: adibidez, adierazpena p eta q proposizioen konjuntzioa da. Hizkuntza arruntean, "eta" lokailuaren parekoa litzateke. Intuitiboki aise ulertzen den lokailua da; adibidez, "gaur euria egin du" eta "gaur ez naiz etxetik atera" proposizioak harturik, bien konjuntzioa ("gaur euria egin du eta ez naiz etxetik atera") egiazkoa izango da bakarrik biak egiazkoak direnean.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
LogikaLogika inferentzia deduktiboaren bidezko arrazonamendua aztertzen duen jakintza-arloa da, premisa izeneko proposizioetatik konklusioetara nola heldu aztertzen duena; zehatzago, arrazonamendu horren baliozkotasun formala aztertzen du, premisetatik konklusiora egindako urratsak…
Logika juridikoaLogika juridikoa zuzenbidean eta bereziki epaiketetan erabiltzen diren argudioak, arrazonamenduak eta dedukzioak aztertu eta proposatu dituen jakintza-arloa da, horien zuzentasuna eta egokitasuna ebaluatuz, logika formalaren arauen nahiz ordenamendu…
DisjuntzioaDisjuntzioari buruz hizkuntzalaritzan duen adieran jakin nahi baduzu, ikus Hautakaritza. Logikan, disjuntzioa bi proposizioen arteko lotura logikoa da, egiazko suertatzen dena bi proposizioetako bat gutxienez egiazkoa denean. Beraz,…