Anamnesia, erreminiszentzia edo oroipena Platonek episteme edo zientzia mailako ezagutzara heltzeko proposatzen duen bide nagusietako bat da, arimak gorputzarekin bat egin baino lehen ezagutzen dituen ideiak gogoratuz. Platonen iritziz,…

Disjuntzioaren egia-taula
Disjuntzioari buruz hizkuntzalaritzan duen adieran jakin nahi baduzu, ikus Hautakaritza.
Logikan, disjuntzioa bi proposizioen arteko lotura logikoa da, egiazko suertatzen dena bi proposizioetako bat gutxienez egiazkoa denean. Beraz, faltsua da bi proposizioak faltsuak direnean soilik. Lotura ikurraren bitartez adierazten da eta "edo" irakurtzen da (ez nahastu hizkuntza arrunteko "edo" juntagailuarekin); adibidez, "A letra da edo B zenbakia da" logikoki egiazkoa da, bietako bat gutxienez egiazkoa delako; berriz, "A zenbakia da edo 1 letra da" faltsua da, bi proposizioak faltsuak direlako.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.