Komunikazioa (definizioa eta elementuak)


Komunikazioa bi subjektu, izaki, gailu, sistema eta bestelako entitate edo gehiagoren artean gertatzen den informazio-trukeen prozesu edo segida bat da, horretarako hizkuntza edo kode partekatu eta komuna darabiltela. Gizaki eta animalien artean funtzio soziala betetzen duen funtsezko prozesua da, ingurunean gertatzen denari buruzko informazioa transmititu eta indibiduoak harremanetan jartzeko; gizabanakoen artean, gainera, komunikazioak zentzua sortzen du, munduari esanahia ematen dion prozesua da, kultura sortuz.

Oinarrian, komunikazio-prozesuko elementuak honako hauek dira:

  • mezua, aldi bakoitzean transmititzen den informazioa;
  • igorlea, mezua igorri edo emititu egiten duen eragilea;
  • hartzailea, mezua jaso eta ulertu egiten duen eragilea;
  • kodea, informazioa transmititzeko erabiltzen den zeinuen multzoa;
  • kanala, informazioa transmititzeko bitartekoa;
  • intentzionalitatea edo komunikazio-asmoa, komunikazioaren helburua;
  • komunikazio-egoera edo kontestua, informazioaren esanahia ulertzeko ezinbestekoa.

Ikus, gainera

216 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.