Test psikometriko batean, akieszentzia gertatzen dela esaten da subjektuak beti baietz edo adostasunez erantzuteko joera dagoenean. Aldiz, erreaktantzia gertatzen dela esaten da subjektuak beti aurka erantzuteko joera duenean.…

Entzute aktiboa gurekin komunikatzen den pertsona arretaz entzun, hark igorritako mezuaz gainera, mezu horren atzean dauden asmo, emozio, sentimendu eta egoera pertsonalak ulertzea da, mezua bere osotasunean jaso eta hari erantzun enpatikoa emate aldera. Carl Rogers psikologo estatubatuarraren ikuspegian oinarritzen da, eta bereziki osasun-arretan eta larrialdien kudeaketan erabilgarria da, gaixo eta biktimei arreta integrala emateko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, active listening; gaztelaniaz, escucha activa.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.