Komunikazio-egoera eta erabilera-egoera komunikazio-prozesu edo egoera konkretu batean parte hartzen duten elementuen multzoa da, hala nola igorlea, hartzailea, mezua bera, kanala edo bitartekoa alde batetik, komunikazio-egoera zentzu hertsian osatzen dutenak; eta beste alde batetik, mezuaren testuingurua, tokia eta garaia eta bestelako inguruabarrak, erabilera-egoera osatzen dutenak. Faktore eta elementu guzti horiek egoera horretan baliatzen den hizkuntzaren aldaera diafasikoa edo hizkuntza erregistroa (lagunartekoa, hizkuntza formala, ...) eragiten dute.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, situación comunicativa, situación de uso.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ikaskuntza-egoerak (ikas-egoerak)Ikaskuntza-egoera edo ikas-egoera ikaskuntza-ingurune jakin batean garatzen den elkar loturiko baliabide eta jarduera didaktiko zehatz eta egituratuen multzo bat da. Espainiako LOMLOE legean, ikaskuntza-egoerak oinarrizko jakintzak konpetentzia espezifikoen…
Hizkuntza gutxitua (eremu urriko hizkuntza, hizkuntza minorizatua, hizkuntza minoritarioa, hizkuntza txikia)Hizkuntza gutxitua, eremu urriko hizkuntza, hizkuntza minorizatua, hizkuntza minoritarioa, hizkuntza txikitua edo hizkuntza txikia, hainbat arrazoi eta mekanismo ondorioz, batzuetan soziolinguistikoak, baina orobat politikoak beste kasu batzuetan, beste…
Komunikazio-hizkuntzaKomunikazio-hizkuntza komunitate edo erakunde batean ama hizkuntza desberdinak dituzten pertsonen artean erabiltzen den hizkuntza komun eta partekatua da. Espainian, bereziki hezkuntza arloan erabiltzen den terminoa da (lengua vehicular),…