Konglomeratuzko laginketa edo mordokako laginketa populazio konglomeratu edo arlotan banatu, konglomeratu horietako batzuk aukeratu eta haietatik elementu guztiak jasotzen dituen laginketa mota da. Arlokako laginketaren aldaera bat da.…
Komenentziazko laginketa, laginketa intentzionala, intentziozko laginketa, nahitazko laginketa, iritzizko laginketa edo laginketa opinatikoa irizpide estatistikoak eta probabilistikoak alde batera utzirik, ikertzailearen asmo eta nahiei eta komenientzia arrazoiei jarraiki burutzen den laginketa da, hala nola gertu daude unitateak aukeratuz, informazioa jasotzeko kostu txikiagoa dakartenak edo denbora tarte txiki batean jaso daitezkeenak. Horren adibidea izan daiteke pertsona baten kontaktuen artean egiten den inkesta bat, edo kalean topatzen den jendeari egiten zaiona. Komenentzia laginketa ez da inondik ere laginketa modu egokia, lagin horiek probabilitatearen ikuspuntutik aztertu ezin daitezkeenez, emaitzen lagin-errorea kuantifikatu ezin delako. Hala ere, ezinbestekoa suerta daiteke informazioa oso azkar eta kostu txikiekin jaso behar denean, emaitzak zalantzazkoak izango direla kontuan harturik betiere. Ikerketak abiarazterakoan, hipotesiak planteatzeko ere erabil daiteke, ikerketa pilotu moduan, baina gero hipotesi horiek laginketa metodo zorrotzekin egiaztatu beharko dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, convenience sampling; gaztelaniaz, muestro de conveniencia, muestreo accidental.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.