Komedia erromantikoa


KategoriakLiteratura

Komedia erromantikoa azpigenero zinematografiko bat da, bikote erromantiko baten gorabeherak umorearen ikuspegitik kontatzen dituena. Askotan, bikotea osatuko duten bi protagonisten arteko hasierako topaketa ustekabekoa eta kasuala izaten da, eta aldi berean gizarte-ingurune oso desberdinetakoak dira edo kontrako ezaugarriak izaten dituzte. Hala eta guztiz ere, zirkunstantziek edo bikotea bigarren mailako bilberen batean inplikatzeak elkarrekin egotera behartzen dituzte, eta, hortik aurrera haien arteko desberdintasunek eta gaizki-ulertuek egoera barregarriak eragiten dituzte. Horrekin batera, elkarrenganako nolabaiteko erakarpena garatzen doa bikote protagonistarengan, zailtasunak eta eragozpenak gorabehera, betiere umorezko tonuarekin aurkeztuta, askotan bikotearen haustura edo urruntzeraino iritsiz, narrazioaren elementu dramatiko gisa, azken peripezia batek amaiera zoriontsuko erromantze batera eramaten dituen arte.

196 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.