Koitozentrismoa koitoa eta sarketa sexu-harreman baten elementu nagusi edo funtsezkotzat hartzen dituen iritzia eta jarrera da. Beraz, horiek sexu-plazeraren iturri nagusi eta gogobetegarritzat jotzen ditu, eta horiek gabe sexu-harreman bat ez da osoa. Koitozentrismoa, oro har, falozentrismo matxistatik eta
heteropatriarkatutik eratorritako ikuspegia da, eta sexu-harremanen ikuspegi murriztailea dakar, bai maila fisikoan, plazera genitaletara mugatuz (ikusi, halaber, genitalitatea), bai arlo psikoafektiboan, afektibitatea alde batera utziz sexu-harreman baten funtsezko elementu gisa.