Koaderno Handia, Agota Kristof: laburpena


KategoriakLiburuak

Koaderno Handia Agota Kristof (1935-2011)  emakume idazle hungariarrak 1986 urtean frantsesez idatziriko eleberria da.

Laburpena kapituluz kapitulu

1: Amonarenera

Ama bat Hiri Txikia deituko den herriko geltokira heltzen da bere bi haur bikiekin. Hiri Handitik datoz. Haurren amonaren etxera joatea da haien asmoa, baina ez dago garraiobiderik haraino. Oinez iristen dira, eta amak amonaren etxearen kanpoaldean zain egoteko esaten die. Kanpoaldetik haurrek aditzen dute ordea amaren eta amonaren artekoa. Amak ez duela haurrei emateko janari nahikorik. Amonak aurpegiratzen dio laguntza eskatzeko bakarrik gogoratu dela berarekin. Amak aitortzen du amonarekiko atxikimendu falta, baina Hiri Handian ez dela giro dio: bonbak, ... Erruki eske dator. Senarra frontean omen dago, baino ez dauka aspalditik haren berririk. Amonak, errukigabe, esaten dio honezkero hilda dagoela. Biak kanpora atera eta amak amona aurkezten die. Amak haurrak besarkatu eta badoa. Amonak berarekin, lanean eta, bizimodua zer den ikasiko dutela dio, barrezka, haien jantzi dotoreak ikusita.

2: Amonaren etxea

Etxea Hiri Handiaren kanpoaldean dago. Etxetik harantzago errepidea bukatu egiten da: hesia eta soldadua zaindari. Muga da. Amonaren etxean baratzea, oilategia, txerritegia eta txabola abereentzat dago.  Amonak barazkiak, fruituak, untxiak eta abar saltzen ditu azokan. Txakurra eta katua ere badaude. Etxera sartu eta sukaldea dago, handik amonaren gela, giltzaz itxita, eta beste gela bat, non militar atzerritar bat bizi den. Sotoa ere badago, janaria gordetzeko. Ganbara ere bai, non haurrek koadernoa, aitaren hiztegia eta beste gauzak gordetzen dituzten. Baina lortu dute giltza gela guztietara lortzeko, eta zuloak egin dituzte ganbaran, etxean gertatzen den guztia jakiteko.

3: Amona

Sorgina deitzen diote herrian amonari eta amonak haurrei txakurkume. Txikia eta iharra da. Buruko zapi beltza darama eta jantzi ilunak daramatza soinean. Zimurrez beterik dago, ez du hortzik. Ez da garbitzen, kulerorik ez du, eta pixa edonon egiten du, hankak zabalduz. Ez da inoiz biluzten, haurrek zulotik ikusi dutenez. Arropa dauka arroparen gainean. Ez da berritsua, baino iluntzean edan egiten du bere gelan eta bera bakarrik mintzatzen da, hizkuntza ezezagun batean, azkenean negarrez bukatzeko. Haurrek barrezka egiten dute hori dena ikusita.

4: Lanak

Amonak lanean jartzen ditu txakurkumeok, berak deitzen dituen bezala. Hasieran, uko egiten diote lanari, baina orduan janaririk ez die ematen eta kanpona egin behar dute lo, eta fruitu eta barazki gordinak jan. Amonak goizetik egiten du lana, orgatila barazkiz eta fruituz bete, baita untxia, oilaskoa, ahatea eraman, eta azokara doa. Orgatila deskantsurik hartu gabe eramaten dui, nekez baino etengabe. Arratsaldean lanean jarraitzen du, baratzean eta etxean. Beraiek ere lan egiten dute, egurretan eta. Amonak lezioa ikasi dutela esaten die, beraiek berriz lotsatuta egiten duela diote, amona lanean ikusten baitute beti. Lan eta lan egingo dute aurrerantzean ere.

5: Basoa eta erreka

Basoa zabala da. Hara joateko erreka txikia pasa behar da, batzuetan bete samarra dator. Haurrek zubi egiten dute egur eta harriekin. Amonak begi onez ikusten du, baina urrutira ez joateko esaten die, militarrak daude handik eta tiro egin dezakete. Bikiak arrain harrapaketan hasten dira errekna eta arrakastaz gainera. Amona harriturik dago, eta pozik. Arrainak azokara eramaten ditu. Basora askotan joaten dira eta guardiek ezagutzen dituztenez, ez diete tiro egiten. Egun batean, bonba zulo batean soldadu baten gorpua ikusten dute, begiak beleak janda, fusila, kartutxoak eta granadak hartzen dizkiote eta sukaldeko zizeilu azpian gordetzen dute (zizeilu gainean egiten dute lo).

6: Zikinkeria

Bikiak maiz garbitzen ziren Hiri Handian, amaren laguntzarekin. Horrela hezita dasude. Amonaren etxean dena dago zikina, ez dago bainugelarik, ez dago urik. Ura kanpoan dagoen putzu batetik ekarri behar da balde batean. Sukalde osoa gantzez eta krakaz beterik dago. Amonak eskuak garbitu gabe sukaldatzen du, nazka ematen die baino ohitu egiten dira.  Bero egiten duenean bainatzen dira, errekna, baino hotza egiten duenean, ez. Amonak Hiri Handitik ekarritako izarak eta eskuoihalak saldu ditu. Oinutsik ibiltzen dira, galtzontziloak besterik ez soinean. Azala gogortu egiten zaie, harramazkadak, ebakiz, ... beterik. Komuna baratzean dago, paperik gabe. Amonak duen kiratsa hartzen doaz bikiak.

7: Gorputza zailtzeko ariketa

Amonak maiz jotzen ditu bikiak. Mingarria da eta negar egiten dute. Minagatik eta bizimodui horretako sofrikazio guztiengatik. Gorputza zailtzea erabakiitzen dute, eta elkarri joka hasten dira, nahita, borondatez, oinazera ohitzeko. Amonak errieta egiten die, ea zertan ari diren. Baina bikiek jarraitzen dute, elkarri joka eta joka, ebakiak eginez. Amonak garrasi egiten die, eta hauek diote garrasi ez egiteko, jotzeko baizik. Amonak jo egiten ditu, eta ja ez dute minik sentitzen, gehiago jotzeko esaten diote. Amonak madarikatu egiten ditu.

8: Ordenantza

Zizeiluan erdi lo daudela, gizon bat sartzen da etxera atea bultzaka. Bikiak beldurtu egiten dira, baina gizonak lasaitu egiten ditu, amonaren etxean bizi den kapitainaren ordenantza edo laguntzailea da. Han zer egiten duten galdetu eta haurrek istorio osoa kontatzen die. Ordenantzak dio bere herritik itzuli berria dela, pozik dago. Haurren hizkuntzan mintzatzen da, trakets, amak erakutsi ziolako. Gerra laster amaituko dela esaten die haurrei, haiek lasaitzeko, nahiz eta denek aitortzen duten janaririk behintzat ez dela falta hor. Ordenantzak kapitainaren logela garbitu behar du, laster helduko baita. Haurrei bi burusi edo manta gris ematen dizkie, haiek ezingo baititu amonak saldu. Gizona badoa. Burusiak ganbaran ezkutatzen dituzte. badaezpada ere.

9: Gogoa zailtzeko ariketa

Amonak txakurkumoek deitzen dituen bezala, jendeak iraindu egiten ditu bikiak: sorginkumeok, putasemeok. Haurrak lotsatu egiten dira eta gehiagotan ez gorritzeko, elkarri sekulako irainak botatzen hasten dira, gero kalean aditzen dituztenean entzungor egiteko.  Eta ahorrela azkenean ohitu egiten dira jendearen irainetara. Hala ere, gogoratu egiten dituzte amaren hitz maitagarriak, eta negargura sortzen zaie.  Horri aurka egiteko, elkarri hitz goxoak esaten hasten dira ariketa gisa, hitz goxo horien esanahia ere ahazteko.

10: Eskola

Bikiek duela hiru urte gertatutakoa gogoratzen dute. Ama eta aita eztabaidan ari dira. Aitak bikiak banadu nahi ditu, eta gela desberdinetan jartzea eskolan. Beti elkarrekin daude, euren mundu propioan, eta bakoitzak bere izaera garatu behar duela deritzo. Amak berriz elkarrekin uztearen aldekoa da. Azkenean, eskolan gela banatan hasten dira, baino sekulako oinazea sentitzen dute, biak banaduta, eta ondoezin sentitzen dira. Ospitalera ta guzti eraman behar dituzte. Amak erabaki egiten du biharamunetik aurrera gela berean egongo direla. Hortik gutxira, aita gerra-frontera eramaten dute. Eskola itxi egiten dute. Hala ere, irakurtzen, idazten eta kontuak egiten dakite, eta amonaren etxean ikasten jarraitzea erabakitzen dute.

11: Papera, koadernoa eta arkatzak erosten

Haurrak papera, koadernoak eta arkatzak erostera doanz Hiri Txikiko liburudendara. Gauzak dendako erakusmahaian jarri, eta dendariari dirurik ez dutela aitortzen diote, baina gauza horiek behar dituztela. Dendariak guurasoei dirua eskatzeko, haurrek amonarekin daudela esplikatzen diote. Haurrak begira-begira geratzen zaizkio dendariari, eta dendaria asaldatu egiten da. Lan egiteko prest daudela diote haurrek, hitz serio eta arraroak erabiliz. Gero, arrautzak eskaintzen dizkiote turkean. Dendaria urduritu egiten egoerarekin, haurren hizkuntzarekin eta begiradarekin, eta azkenean gauzak eman egiten dizkie, dendatik alde egiteko erregutuz.

12: Ikasketak

Ikasketetarako bikiek aitaren hiztegia eta amonaren etxeko Biblia darabiltzate. Haur batek esaten dio besteari zeiri buruz egin behar duen idazketa. "Amonarenera", liburu honetako lehen kapitulua, dio besteak (hain zuzen liburu hau lehenengo pertsonan daude idatzita, haurrek kontatzen duten beren istorioa). Eta horrela txandaka liburu honetako kapituluak idazten doaz. Batek idatzia, besteak zuzendu eta "ongi" edo "eskas" nota jartzen dio. Ongi bada nota, koaderno handian idazten dute berriz. Nota emateko arau sinple-sinplea dute: dena egia izan behar da, eta irupidenak, sentimenduak eta subjektiboa den guztia baztertu behar da, dena erreala eta objektiboa izan behar da. Maite dut, gustatzen zaigu, polita da eta horrelako guztiak ez dira idatzi behar, oso adierazpen lausoak direlako. Nahi dute gertaren deskribapen hutsa egin.

13: Auzokoa eta haren alaba

Amonaren etxetik gertu, emakume gazte bat bizi da bere alabarekin. Etxea hondatu samarra dago. Emakumea baratzean egoten da egun guztian aurrera begira, alabak etxera sartzen duenera arte, baina batzuetan alabari ahaztu egiten zaio eta emakumea gau soao geratzen da kanpoan. Burutik dagoela dio jendeak, eta amonak berriz alperra dela. Alaba haurrak baino zertxobait nagusiagoa da adinez. Azokan ustelak biltzen ditu eta amonaren baratzetik fruituak eta barazkiak lapurtu. Haurrek ahuntzaren errapetik esnea zurrupatzen ikusten dute, neskak korrika alde egiteko keinua egiten du, ez dutela harrapatuko esaten diote. Itxura negargarria du, erbi-ezpaina du, mukiak eta zikinkeria azalean. Erbiezpain deitzen diote auzoan. Errapea zurrupatzea gustatzen zaiola esaten die haurrei, eta zakila ere bai. Haurrei haien zakila zurrupatu nahi dueka esaten die, haurrek ezetz, berak ondo pasako dutela, haurrek ezetz berriz, lana egin eta ikasi baino ez dutela egiten. Haurrek janaria eskaintzen diote, baina berak uko egiten die, norbaitek maitatzea behar duela dio, inork ez duela maite bera, eta berak orduan ezta ere.

14: Eskeko ariketa

Haueek arropa zaharrak jantzi, aurpegia zikindu eta eskean jartzen  dira kalean. Jendeak ez die ezer ematen edo oso gutxi, baina jakinminez eta errukiz begiratzen dituzte haurrak. Emakume batek lana egitearen trukean jatekoa emango diela esaten die, haurrek esaten diote ez dutela horren beharrik, eskean egiten zer sentitzen den jakiteko bakarrik ari direla. Emakumeak lotsagabe deitzen die. Etxeratzean, bildutako guztia bota egiten dute, emakumeren batek egin dien laztana ezik. Hori ezin da bota.

15: Erbiezpain

Haurrak errekan daude arrantzan. Erbiezpain datorrela ikusten dute. Biluztu egiten da, txistu egiten du eta txakur bat dator. Haurren txakurra da. Erbiezpainek hankak zabaldu eta txakurrak alua miazkatzen dio, gero lau hanketan jarri eta txakurra gainean jarri eta zakila jartzen dio. Haurrak ikusten ditu eta larritu egiten da, baina haurrek lasaitu egiten dute, ez diote inori ezer esango eta nahi duenean txakurrarekin egiteko esaten diote. Neska negarrez hasten da, animaliek bakarrik maite dutela esanez. Esaten du bere ama itsua eta gorra dela, nahiz eta gorreriari buruz itxurak egiten dituela uste duen, berari ez entzunarena egin eta kasurik ez egiteko. Bera ere goizeetan begiak bilduta esnatzen da, ireki ezinik, baina ez du dirurik medikura joateko.

16: Itsumen eta gortasuneko ariketa

Haur batek itsuarena egiten du, begietan zapia jarrita. Besteak gorrarena, belarrietan belarra sarturik. Kalera ateratzen dira: gorrak kontatzen du zer ikusten duen, eta itsuak zer aditzen duen. Horrela elkarri pasatzen ari diren gerra-hegazkinen berri ematen diote elkarri, gero pasatzen ari den gizon zahar eta pobre bati buruz, azkenean alerta-sirenak aditzeko. Etxera doaz eta kendu egiten dute gainetik zapia batak, eta belarra bestea.

17: Desertorea

Bikiek guztiz ahuldutako gizon gazte bat aurkitzen da basoan etzanda. Egunak daramatza oinez ezkutuan eta honezkero ez du indarrik, gose dago. Haurrei desertorea dela kontatzen die, ez du gerran parte hartu nai, ez du inor hil nahi, eta aurkitzen badute kriminaltzat hartuko dute. Haurrek janaria eta burusi bat ekartzen dizkiote. Gazteak eskerrak ematen dizkie, negarrez. Haurrek esaten diote negar egiteak ez duela ezertarako balio.

18: Barau-ariketa

Gogortzeko ariketa moduan, haurrek denbora batez ez jatea erabakitzen dute. Amona, izorratzeagatik, oilasko bat akabatu eta bere begien aurrean jaten du, inbidia emateko. Haurrek ohartarazten diote beraiek egon diren denbora guztian oilaskorik ez dela jan. Amonak ez die kasurik egiten, txatxukeria dela pentsatzen du. Haurrak gosetuta daude, baino eutsi egiten diote. Biharamunean, amonak oilaskoa jaten jarraitzen du, eta afaltzeko krepeak prestatu. Haurrak ezin ahulago daude gaua iristerako. Hurrengo egunean, amona azokara doa eta janari guztia gordetzen du. Haurrek ezin dute gehiago jasan gosea eta edozer gauza jaten dute. Azokatik bueltan, haurrei betiko barazki-salda ematen die jateko.

19: Aitonaren hilobia

Amona etxetik lanabes batzuekin atera eta haurrak haren atzetik doaz ezkutuka. Hilerrira sartzen da. Hildako bere senarraren hilobia txukuntzen du, eta gero errezatzen hasten da. Haurrak, ezkutuan betiere, otoitzen ordez irainak aditzen dituzte harriturik. Etxean, haurrek aitonari buruz galdetzen diote, eta amonak aitona ez dutela inoiz izan erantzuten die. Haurrek aitona zergatik pozoindu zuen galdetzen diote, gorroto bazuen zergatik joaten den haren hilobira. Amonak ukatu egiten du guztia, jendearen esamesak besterik ez direla dio, baina azkenean aitortzen du jendearen esamesak isilarazteko joaten dela hilobira.

20: Ankertzeko ariketa

Igande batean haurrek amonaren oilasko onena hartu eta akabatu egiten dute joateko. Amona errieta egiten die, negar egiten du. Alperrik. Haurrek hortik aurrera igandero oilaskoa akabatuko dutela esaten diote. Eta akabatu beharreko guztia ere bai, akabatzera ohitu behar direlako, amonari esaten diotenez. Hurrengo egunetan arrainak akabatu, igelak ireki, tximeletak orratez iltzatu, eta katua arbolatik zintzilikatzen dute. Katua azkenean askatu egingo dute baino ez da etxera itzuliko. Amona kexu da, baina haurrek diote saguak beraiek akabatuko dituztela.

21: Beste haurrak

Herrian badaude beste haurrak, haietako batzuk hiritik etorritakoak eta herrian babesa aurkitu dutenak, hartu dituzten familiek lan egitera behartzen badituzte. Herriko haurrak kanpoko haurren aurka oldartzen dira. Horregatik, bikiak prestatu egiten dira haiei aurre egiteko: galtzerdiak harriz bete eta labana hartzen dute. Egun batean, iturrira joan eta Erbiezpain balde batekin hurbiltzen dela ikusten dute, baldea bete eta herriko haur batek tu egiten baldean. Eta horrela beste behin. Hirugarrenean, Erbiezpainek baldea erdizka bete eta alde egiten du baina herriko haur batek haren atzetik korrika egin eta tu egiten du baldean. Erbiezpainek negar egiten du, baldea hustu eta mutilak gainera esaten dio bere listua garbia dagoela, ez hustutzeko. Gogorrago oraindik: kokoriko jarriarazi eta zakila miazkatzeko esaten dio, azkenean mutilak atzera egiten badu ere, neska irainduz. Bikiak hurbildu, Erbiezpaini lagundu eta baldea urez betetzen dute. Beste haurren artean eztabaida hasten da: batek bikien aurka jo nahi du, baina besteak kontuz ibiltzeko esaten dio, labana dutela eta edozer gauza egiteko gauza direla. Alde egiten dute azkenik. Erbiezpainek galdetzen die bikiei zergatik ez dien lehenago lagundu, eta haiek diote ikusi nahi zutela nola defendatzen zen, eta bera izan behar zela, bera bakarrik, haien aurka jo behar zuena.

22: Negua

Negua da eta haurrak hotzez daude, soinean arropa asko jantzi arren. Zapata puskatuekin, botak eskatzen dizkiote amonari baina alperrik. Gaizki jaten dute, amonak janari asko gordeta duen arren. Noizean behin, postaria dator eta amonari gutunak, paketeak edo dirua ematen dio. Gutunak sutara botatzen ditu, eta paketeak eta dirua bere gelara. Amonak irakurtzen ez dakiela dio eta horregatik botatzen ditu sutara. Paketeei eta diruari buruz ez du ezer esaten. Ezkutuan, haurrek bere gela miatu eta jertseak eta bestelako arropa onak aurkitzen dituzte, baina ezin diote ezer esan, bere gelako giltza badutela jakingo lukeelako. Amona mozkortzen den batean, berarekin doaz gelara eta jertseak eta bestelakoak erakusten dizkiote eta saltzeko dituela aurpegiratzen diote, beraiek hotzez akabatzen dauden bitartean. Amona negarrez dago, esaten du ez duela haurren amak emandako ezeren beharrik.

23: Postaria

Postaria bere txirrinduarekin iristen den egun batean, dakarrena beraiei emateko esaten diote. Ez dakarrela ezer dio, baino haurrek bultzatu eta bere gauzen artean beraientzako gutuna eta diru-bidalketa bat aurkitzen dute. Haurrek mehatxu egiten diote postariari, amak bidaltzen dizkien gauza horiek beraientzako baitira. Haurrek gurutze batez sinatzen dute, amonak bezala, gauza horiek jasotzeko. Postariak arrazoia ematen die azkenean, eta amona baino xuhurragorik ez dagoela esaten du. Senarra pozoitu zuela kontatzen die, eta amak ongi egin zuela herritik alde eginez. Baino haurrei ez zaie gustatzen postariak amonari buruz horrela hizt egitea. Hortik aurrera, korrespondentzia guztia beraiei emateko esaten diote, eta txirrinduz alde egiten uzten diote. Biharamunean, herrira doaz gomazko botak erostera.

24: Zapataria

Zapataria etxe txiki batean bizi da. Botak eskatzen dizkiote, baina zapatariak aurreratzen die forraturiko botak, onenak, oso garestiak direla. Daramaten diru guztia emaen diote, baina zapatariak esaten die horrekin bota pare bakar baterako baino ez dutela, eta gurasoei eskatzeko diru gehiago. Haurrek sorginaren etxean, amoanrenean alegia, bizi direla estaen diote. Eta orduan zapataria guztiz errukitzen da haiekin: bi bota pareak ematen dizkie, eta haurrek bigarren parea udaberrian ordainduko diotela esaten diote. Baino gizonak oparitu egiten dizkie, eta etxerako zapatilak eta zapatak ere ematen dizkie. Nolatan? Haurrei kontatzen die laster eraman eta hil egingo dutela. Galdetu arren, haurrei ez die beste ezer esaten. Amonak galdetu egiten die nondik lapurtu dituzten zapata horiek eta haurrek erantzuten diote denak ez direla bera bezain xuhurrak.

25: Lapurreta

Botak harturik, basora joaten dira egurretara. Egun batean, Erbiezpaini bisita egitea erabakitzen dute etxera itzuli baino lehen. Baino etxean ez dute inor aurkitzen. Sartu egiten dira barrura, hotz handia dago etxean, eta gela batean aurkitzen dituzte bai Erbiezpain bai bere ama, ama erdi hilda, gosez eta hotzez. Amonaren etxera joan eta janaria hartzen dute Erbiezpaini eta bere amari emateko. Berpiztu egiten dira. Hortik aurrera, neskari esaten diote janaria eta egurra eramango diotela egunero, baina ondo jateko diru gehiago beharko dute. Erbiezpainek ez dauka dirurik eta beraien izenean, karitatez, apaizari eskatzeko esaten die haurrei, hark dirua ematen ziolako bere alua erakustearen trukean.

26: Txantajea

Apaizaren etxea doaz eta haren emakume laguntzailea ateratzen da. Hari esaten diote Azken Igurtzi bat emateko bilatzen dutela apaiza, izenik eman gabe. Apaiza datorrenean berriz, Azken Igurtzia baino lehenago dirua behar dutela esaten diote, Erbiezpainentzat. Apaizak dirurik ez duela dio, Erbaiezpain ez duela ezagutzen eta txanpo gutxi batzuk baino ez dizkie ematen. Haurrek esaten diote bihar diru gehiago bila etorriko direla, eta askoz ere diru gehiago nahi dutela, bestela Erbiezpaini egiten ziona zabalduko dutela herrian, izan egia izan gezurra. Txantajea onartzen du azkenean apaizak, baino modu hipokritoan, karitatez egiten duela esanez. Haurrek ironiaz erantzuten diote.

27: Salaketak

Aspaldiko ordenantza (ikus 8. kapiutlua)  iristen da etxera jeep batean eta kaxak deskargatzen ditu. Haurrek galdetzen diote ea ofiziala etortzekoa den. Bere hizkuntza baldarrean, esaten die ezetz, ez dela etorriko, maiteminez dagoela, eta agian ez dela bueltatuko. Kaxak ireki eta edariak, gailetak, txokoleatea eta denetariko gutiziak zabaltzen ditu. Gero, lagunak etorri, jan, edan eta garaipena ospatuko dutela esaten du, laster gerra irabaziko dutela ziurtatuz. Haurrei nahi dutena hartzeko esaten die, baina haurrek esaten diote jende asko dagoela gosez, ez zaie zuzena iruditzen hortik jaten hastea. Erbiezpain eta bere ama itsu eta gorra gosez daudela salatzen diote, eta haiei emateko: berak dio ez dela bere errua, ez duela gerraren errurik, ez eta gerrak ekarritako kalamidadeen errurik. Haurrek salatzen diote ekarri duen gutzia finean herritik hartu dutela, eta soldadua gorri-gorri jartzen da. Eta biharamunean haiekin ama itsuarengana joan eta janaria eramango diela hitz ematen die. Gauean, lagunak etorri eta gau osoan aritzen dira kantuan.

28: Apaizetxeko neskamea

Amonaren etxera emakume gazte bat dator. Apaizetzetik dator, janari eske apaizarentzat. Haurrak ikusita, maitagarriak direla dio eta zeinen zikinak dauden aipatzen du. Haurrek ez dute ezer esaten. Amonak galdetzen dio ea zergatik ez den etorri bere izeba, ohi bezala. Hil egin da. Apaiza gosez dago. Amonak janaria ekartzen dio, baina urrezko txanponarekin ordaindu beharko du, billeteek ez baitute aurki baliorik izango. Gaztea harriturik dago  haurren jantzi zarpailtsuekin. Haurren laguntza behar du janaria eramateko, eta berak haurren mailetak eramango ditu, garbitzeko. Amonak ez du ezetz esaten. Haurrak neskaren atzetik abiatzen dira, bere atzealdeari begira.

29: Bainua

Haurrak neskamearen etxera iristen dira, arropa zikinak maletetan sartuta. Neskak maletak ireki eta arropak uretan beratzen jartzen ditu. Gero biluztu eta bainuontzian sartzeko esaten die bikiei. Haurrak lotsatuta daude, baina neskak lotsatzeko arrazoirik ez dutela esaten die. Neska hasten da bainatzen. Biluztu egiten da, eta bainatzen den bitartean kantuan hasten da. Neska ederra da, eta haurrak arretaz aztertzen dute haren gorputza. Haurrak ere erantzi eta bainuontzira sartzen dira. Gero, haurrak atera, lehortu eta neskak gurazieak harturik, azazkalak mozten dizkie, laztandu egiten die, laztandu eta musu eman gorputz osoan, eta zakilak ere miazkatzen dizkie, horiek gogortzeraino. Haurrak isilik daude, baina neskak bere gozamena adierazten du etengabe. Lastima handiagoak ez izatea, dio. Larunbatero etortzeko esaten die. Haurrek onartu egiten duten gonbitea eta egurra eta janaria ekarriko diote trukean.

30: Apaiza

Hurrengo larunbatean ere apaizaren neskamearen etxera doaz. Bainatu eta gero, jaten ari direla, apaiza agertzen da. Neskak aurekztu egiten dizkio haurrak, baino apaizak ezagitzen ditu ja. Apaizak berarekin joateko eskatzen die haurrei. Gela ilun batera eramaten ditu, eta han Erbiezpaini dirua meaten jarraituko duela esaten die, gaizki jokatu duela haiekin, baina haurrek esaten diote ez dagoela ja horren beharrik, negua pasa delako. Apaizak galdetuta, haurrek mezatara ez direla joaten eta otoitzik ez dutela egiten diote. Apaizak liburu bat ematen die Jesusen bizitzarekin, baina haurrek diote ez dutela horren beharrik, Biblia osoa irakurri dutela eta pasarte batzuk buruz ere badakizkitela. Manamenduak ere badakizkite, baino bete ez, inork ez baititu betetzen, ezta ez hiltzearen manamendua. Bestelako liburuak nahi dituzte, geografia eta historia, eta ez erlijioaren gezurrak, eta apaizak haientzat bilatuko dituela hitz ematen die.

31: Neskamea eta ordenantza

Neska haurren etxearen kanpoaldean dago, haiekin gereziak biltzen. Ofiziala eta ordenantza datoz. Neskak ez zituen ezagutzen. Ordenantza hitz politak botatzen dizkio neskari. Neskari, ordea, ofiziala gustatzen zaio. Ofiziala gelara igo eta leiho ondoan jartzen da. Gereziak biltzen jarraitzen duten bitartean, neskak txorakeriak egiten ditu ofizialaren arreta erakartzeko, zuhaitzetik zintzilikatu eta. Ordenantzak laguntza eskatzen die leihotik gela garbitzeko eta bai haurrak bai neska igotzen dira, erratza pasatzen dute. Bitartean, ordenantza neskarekin ligatzen hasten da, eta hortik gutxira haurrak bidaltzen ditu kanpora. Baina haurrak  ganbarara joan eta hango zulotik ikusten dute eszena: ordenantza neska gainean dago, neska intzirika eta gizona arnasestuka. Hortik aurrera, ordenantza maiz etortzen da neskarekin oheratzera: ordenantzari neskaren gainean egotea gustatzen zaio; neskameari gizonaren gainean egotea, berriz.

32: Atzerriko ofiziala

Haurrak geldirik egoteko ariketan ari dira, ahoz gora belar gainean. Amona haien ondotik pasa eta marmarka hasten da. Ofiziala haiengana joan eta haiekin hitz egin nahi du, baina haurrek kasurik ez. Ordenantzak esaten die ofizialak nahi duela haiekin hitz egin, baina alperrik, haurrak ez baitira mugitzen. Egunaren amaieran, haurrek ariketa bukatu eta orduan ofizialak, ordenantzak lagun, galdetzen die zergatik egiten duten ariketa hori. Oinazera ohitzeko, diote haurrek, beste ariketak bezala. Ofizialak miretsi egiten du haurren joera, eta ordenantzari alde egiteko esanez, eta etxe barrura eramaten ditu, haurrak belaun gainean jarri eta laztandu egiten ditu. Ofizialari zakila nola gogortzen zaion sentitzen dute haurrek. Zartailu bat ematen die haurrei eta ohean etzanda bere bizkarrean jotzeko esaten die. Haurrek hala egiten dute, gehiago eskatzen du ofizialak eta gehiago egiten dute haurrek, gorputz osoan, odola egin arte, ofiziala minez lehertu arte.

33: Atzerriko hizkuntza

Ofizialak emandako hiztegiarekin eta ofizialaren nahiz ordenantzaren laguntzarekin, haurrek azkar ikasten duten haien hizkuntza (alemaniera). Ofiziala oso pozik dago beraiekin, eta bere gelara nahi dutenean sartzeko giltza ematen die (beraiek badaukate bat, ordea, ezkutuan sartzeko). Konfiantza hartu eta haurrak maiz joaten dira ofizialaren gelara: han dagoen txokolatea jan, musika entzun tokadiskoean, zigarroak erre eta lo ere egiten dute. Behin, ordenantzak lo harrapatu eta errieta egiten die, ofizialari hori ez zaiola gustatuko ohartarazten die. Haurrek ez diote kasurik egiten. Egun batean, ofizialak lo aurkitzen ditu eta haurrei han geratzeko esaten die. Bera ere biluztu eta haurren artean oheratzen da. Goizean jaiki nahi dute, baina ofizialak geratzeko esaten die. Haurrek pixagurea dutela esaten diote, eta ofizialak bere gainean, bere aurpegian pixa egiteko esaten die. Eta haurrek hala egiten dute.

34: Ofizialaren adiskidea

Batzuetan ofiziala beste ofizial gazte batekin etortzen da, gazteagoa. Batzuetan elkarrekin egiten dute lo. Egun batean mahaia prestatzen dute ordenantzaren laguntzarekin, ofizialarentzat eta bere adiskidearentzat. Haurrak biei begira jartzen dira, haien solasa entzuten dute, baina ofizialaren adiskidea urduri jartzen da haiekin, eta bidaltzeko eskatzen dio ofizialari. Ofizialak dio ume maitagarriak direla, oso azkarrak. Adiskideak garrasika hasten da, hori guztia bera mintzeko egiten duela esanez. Eta egun batean horregatik hil egingo duela esaten dio. Ofizialak errebolberra ematen dio, ea bada, akabatzeko behingoz, baino adiskidea ez da ausartzen, garrasika, madarikazioka jarraitzen du. Eta ofizialak koldarra dela esaten dio. Haurrak dena entzuten ari dira ganbaratik eta jaitsi egiten dira. Atearen parean ordenantzak esaten die lasai egoteko, errebolberra berak hustu du eta. Hil nahi badu, beraiek egingo diotela tiro esaten dute haurrek. Ofizialak maitagarriak direla esaten die. Adiskideak haurrak madarikatzen ditu eta atea izten dutenean borrokan jarraitzen dute biek, isildu arte.

35: Gure lehen emanaldia

Apaizetxeko neskamea kantuan aritzen da eta haurrak entzuten egoten dira. Abestia ikasten dituzte, antzinakoak nahi modakoak. Egun batean, amona oheratu eta herriko ardandegira doaz. Jende asko dago, gizonak eta emakumeak. Haur batek harmonika jotzen du eta bestea kantuan hasten da. Piskanaka, han bilduta dagoen jendeak arreta jartzen die. Kanta bat bukatu eta beste bat eskatzen diete. Bada, ordea, gizon bat isiltzeko esaten diena eta haserretu egiten dena. Gorra da, eta burutik jota ere badago. Han dauden asko hunkitu egiten dira, elbarriak haietako batzuk. Elbarri batek dio ja ezingo duela txortan egin. Emakume batek dio gutxienez bizirik dagoela, eta gizonak isiltzeko esaten dio, emakumeek ez dutela gerrarako balio. Emakumea sumindu egiten da: zaurituak eta haurrak zaindu egiten dituzte, lehengo lan guztiak gehi beste asko orain emakumeek egin behar dituzte. Eta hori guztiaren errua gizonena dela, heroia izateko irrika.  Agure batek dio: inork ez du gerra nahi.

36: Gure emanaldien nondik norakoak

Etxean malabarak, akrobaziak eta magia trukoak ikasten dituzte haurrek. Pailazoz mozortu eta herrira doaz. Musikaz jendea erakarri eta gero, emanaldia egiten hasten dira. Kapelua pasatzen dugu dirua jasotzeko. Tabernetara joaten ere hasten dira, emanaldiak egiteko. Arrakasta handia dute. Herriko jendea ezagutzen doaz. Alkohola esaten hasten dira.

37: Antzerkia

Batzuetan haurrek antzerkia interpretatzen dute tabernan: Pobrea eta aberatsa. Haur batek aberatsarena egiten du eta besteak pobrearena. Pobrea kexatu egiten da, eskuak minberaturik dituelako, egurretan aritzeagatik. Aberatsak esaten dio lan fisikoa osasungarria dela. Pobre gose dago eta zopa usaina sumatzen du extean, baina aberatsak ez dio kasurik egiten, baino pobreak insistitu egiten du eta aberatsak dio orduan pobreak beti jan nahian daudela, horretan baino ez dutela pentsatzen, zerriak bezelakoak direla eta ostiko batez bidaltzen du.

38: Alerta-deiak

LANEAN (132 orrialde  219tik eginak)

 

4042 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.