Aldi baterako laneko enpresak, ABLE akronimoaz ere ezagunak, beste enpresa baten eskura langileak jartzen dituen enpresak dira, bitartekari moduan jokatuz eta langile horiei aldi baterako kontratuak eskainiz, hots…
Klusterra erlazionaturiko enpresak biltzen dituen gune geografiko bat da, non sektore bereko enpresak, azpiegiturak, zerbitzuak eta ikerketa eta garapenerako erakundeak (ikastetxeak eta unibertsitateak, ikerketa-zentroak, ...) partekatzen dituzten. Elkarren lehian zein lankidetzan, kluster bateko enpresek sinergiak eta aglomerazio-ekonomiak eratzen dituzte, abantaila lehiakorrak sortuz eta merkatu berriak zabalduz. Ohikoena klusterrak eskualde eta metropoli-inguruetan kokatzea bada, klusterrak maila nazionalekoak eta nazioz gaindikoak ere izan daitezke, muga geografikoak gainditzeko behar bezalako harremanak eratu badira haien artean.1
Ohikoena klusterra kokapen geografiko konkretu batean sortzen bada ere (kluster geografikoa), batzuetan kokapen desberdinetako sektore bereko enpresak biltzen ditu (kluster sektoriala). Aldi berean, klusterra eratzeko irizpideak jarduera ekonomiko berdintsuak garatzea (kluster horizontala) edo balio-kateko maila desberdinetan jardutea (kluster bertikala) izan daiteke.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.