Klima larrialdia edo emergentzia klimatikoa


KategoriakEkologia

Klima larrialdia klima aldaketari aurre egiteko gizarte zibiletik 2016 urtetik bultzatu eta erakunde publikoek aldarrikatutako egoera da, karbono dioxidoaren eta beste negutegi-efektua dakarten beste gasen isurketak berehala eta erabat murrizte aldera. Erakunde batek klima larrialdia aldarrikatzen duenean, klima aldaketaren errealitatea aitortu horren aurka orain arte egindako ahaleginak areagotzearen aldeko konpromisoa hartzen du. 2019ko bukaeran munduko hainbat hirik eta herrialdek egina zuten aldarrikapena, klima aldaketaren aurkako konpromiso maila ezberdin eta lausoekin kasu gehienetan. Klima larrialdiaren aldarrikapena aitortzearen aldeko aliantza bat badago, hainbat erakunde eta elkartek osatzen dutena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, climate emergency declaration; gaztelaniaz, declaración de estado de emergencia climática.

Ikus, gainera

 

192 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.