Ustelkeria edo korrupzioa kargu publikoak betetzen dituzten pertsonek, izan politikaria izan funtzionario publikoa, legearen edo etikaren aurka kargua etekin ekonomikoak edo bestelakoak eskuratzeko, beraien zein bere senitarteko edo…
Klientelismoa boteredun bi eragile sozialen artean sortzen den harreman informal instrumentala da, elkarri mesedeak egitea helburua duena, bakoitzaren botere-ahalmenetan oinarrituz. Klientelismo modalitate anitz badago ere (entxufismoa, esaterako), ohikoena da bi eragile sozial horiek osatzen duten diadaren baitan, bata nagusia edo patroia izatea, mesede materialak egiten dituena, botere ekonomikoa duena edo elite politikoan diharduena, eta bestea klientea edo bezeroa izatea, une jakinetan bere tokiko botere-posiziotik, adibidez arlo politiko edo administratiboan izan dezakeen eraginagatik, patroiari mesede egin diezaiokeena pribilegio ekonomiko edo politikoen trukean. Adibidez, klientelismoa ohikoa da kazikismoan, non kazikeak bere mendean zituen herritarren botoa kontrolatzen zuen, uneko oligarka edo elitearen alde eman zezaten. Klientelismoa ustelkeriaren aldaera bat da, demokrazia kolokan jartzen duena, ideien kontrajartze zibilaren gainetik interes-jokoak jartzen dituena.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.