Ohiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…

Klibajea (ingelesezko cleavage hitzetik, "banatzaile", "zatitzaile") 1960ko hamarkadan Seymour Lipset eta Stein Rokkan soziologoek politika arloko gatazkak eta alderdi banaketak azaltzen dituzten zatiketak edo mugak dira. Jatorrian, lau klibaje planteatu zituzten alderdi politikoen banaketaren jatorria azaltzeko: zentro-periferia, eliza-estatua. landa-hiria eta langileak-enpresariak. Gerora, ordea Mendebaldek gizarteetan klibaje berriak planteatu izan dira, ekologia-industria esaterako. Kontzeptua politikatik beste arlo batzuetara ere zabaldu da, orokorrean gizartean dauden zatiketa eta gatazka guztiak azaltzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, cleavage; frantsesez, clivage; gaztelaniaz, clivaje, divisoria.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.