Klase-gatazka edo klaseen arteko gatazka gizarte-klase desberdinen arteko lehia edo antagonismoko egoera bat da (ikus, gainera, gatazka), balio, printzipio, jarrera politiko edo interes desberdinak izateagatik edo haien artean mendekotasunezko harreman bat izateagatik. Klase-gatazka behinena eta oinarrizkoena klase-borroka da, filosofia marxistaren funtsezko kontzeptua, klase-gatazka orokorragoa eta edozein ikuspegi soziologikotik aplikagarria eta neutrala den kontzeptua delarik.
Loturiko artikuluak
Klase-gizartea (klase-sistema)Ez nahastu gizarte klase kontzeptuarekin. Klase-gizartea edo klase-sistema klase sozialen arabera bereizirik eta hierakizaturik dagoen gizartea da. Klase-gizarteak berrelikatu egiten dira, gizarte klase desberdinen artean daduen desberdintasunak eta…
Klase borroka (klaseen arteko borroka)Klase-borroka edo klaseen arteko borroka marxismoaren eta beraz materialismo historikoaren funtsezko kontzeptua da, burgesiaren eta proletargoaren arteko gatazka adierazi eta klase sozial antagonista horien arteko talka historiaren motore…
Klase kontzientziaMarxismoan, klase kontzientzia klase bateko kidea, izan langile izan burges, kidetasun horren jakitun izan eta horren klase-interesen arabera jokatzea da. Klase-kontzientziak klase borrokaz, burgesia kapitalistaren eta proletargoaren arteko…