Gizarte estratifikazioa edo estratifikazio soziala egiturazko gizarte ezberdintasuna da, gizabanakoen artean bainoago, gizataldeen artean gertatzen direnak eta haiek hierarkia batean edo era bertikal batean, estrato edo geruza sozialen…

Klase ertaina edo erdi mailako klasea independentzia ekonomikoa eta bizitzeko baliabide ekonomiko nahikoak izan arren, euren egoera ekonomikoa hobetu nahi duten eta hobetu dezaketen (eta beraz, mugikortasun soziala aktiboki bilatzen duten) herritar eta unitate familiarren klase soziala da. Definizioa aski zabala da, eta denetariko lanbide eta bizimoduak dituen jendea jasotzen du, hala nola zerbitzuetako eta industriako langileak (nahiz eta horien artean pobreak edo klase baxukoak ere izan daitezkeen), autonomoak, merkatariak, irakasleak, osasun langileak eta abar. Gehienetan hiri inguruneetan bizi dira, eta herrialde garatuetan klase sozial ugariena da, hezkuntza, aisialdi, osasun eta teknologia produktu eta zerbitzuak eskuratu ditzakeena, mugekin bada ere. Modu operatiboan, klase ertaina errenten medianaren %75-%200 bitarteko errenta duten familiek osatzen dute.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, middle class; gaztelaniaz, clase media.
Erreferentzia
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.