Klase-desertoreak (transklaseak)


KategoriakSoziologia

Soziologian, klase-desertoreak, klase-iheslariak edo transklaseak (azken hau Chantal Jaquet frantses filosofoak sortutako terminoa) euren jatorriko klase sozialetik beste klase sozial batera mugitzen diren pertsonak dira (ikus, gizarte mugikortasuna), bereziki klase sozialetan goraka egiten dutenak. Horien azterketa transklaseen baitan sortzen den jatorriko klasearekiko desidentifikazioaren nahiz klase berriaren baitan jasaten duten bazterketaren haritik sortu da (transklaseak traidore eta arribista izan baitaitezke aldi berean). Halaber, transklasearen banakotasunaren eta erabakimen askearen mitoa, self-made-man alegia, ere kritikatu da, klase soziala atzean erraz utzi daitekeen zerbait dela ukatuz, klase sozialaren muga sozio-ekonomiko-kulturalak gutxietsita. Horrela, transklasearen ikuspegi indibidualista eta positiboa finean kontserbadurismo hutsa litzateke, desberdintasun sozialak ukatu egiten dituena.

198 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.