Klase borroka marxismoaren eta beraz materialismo historikoaren funtsezko kontzeptua da, burgesiaren eta proletargoaren arteko gatazka adierazi eta klase sozial antagonista horien arteko talka historiaren motore edo eragile nagusitzat hartzen dena. Aldaketa historiko sakonak teknologia berri batek ekarri dituenean ere (eta hala izan da kasu gehienetan), erlazio ekonomikoetan eta gainegitura sozialean aldaketak gertatu behar izan dira, eta aldaketa horiek teknologia eta ekoizpen-bideak kontrolatu eta irabaziak bereganatzeko klase borrokaz gauzatu dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, class struggle; gaztelaniaz, lucha de clases.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
KapitalismoaKapitalismoa ekoizpen-bideak jabetza pribatuan eta, etekinak eskuratuz eta horiek metatuz kapitala osatzeko eta hura baliatuz berriz ere, kapital ekonomiko moduan, etekinak sortzeko helburuarekin, ondasun eta zerbitzuen merkataritzan oinarritzen den…
BurgesiaBurgesia, bere adiera politikoan, Frantziako Iraultzan agertzen da, eta nobleziaren azpian dagoen baina euren ekimenagatik eta ahalmen ekonomikoagatik herritar xumeen gainetik dagoen gizarte-klase moduan definitu zen hasieran. Hala…
Materialismo historikoaMaterialismo historikoa gizakiaren historia faktore materialistetan oinarritzen dela baieztatzen duen tesi filosofikoa da, bereziki marxismoan onartzen dena. Terminoa Karl Marxek asmatu ez bazuen ere, berari zor zaio tesiaren…