Tribalismoak tribuaren inguruan sortzen den sistema sozial huts moduan duen adierari buruz jakiteko, ikus Tribuak artikulua. Tribalismoa tribuaren identitatea indartu egiten duen sistema ideologiko eta politikoa da, beste…
Klana urruneko arbaso komunak dituen gizataldea da, bereziki horien genealogia gogoratzen ez bada, edota jatorri komuna mitologikoa denean. Arbasoaren urruntasuna da klana leinutik bereizten duen ezaugarria: leinuan arbasoa ezaguna da, eta ez hain aspaldikoa; klanean, berriz, arbaso komuna zehazgabea da, eta horregatik izaera mitikoa du askotan, animalia edo landarea, totem alegia, ere izan daitekeena. Arbaso komunak dituzten gizatalde handiena izendatzeko ere erabili ohi da. Klanak fratriak edo anaidiak osatzeko bil daitekze, ordea. Etimologikoki, Eskoziako gaelerazko clann hitzetik dator (euskaraz, arraza), bere aldetik latinezko planta hitzetik datorrena (euskaraz, kimu, ondorengoak). Batzuetan tribu kontzeptuarekin nahastu da, baina tribua herriaren kontzeptu etnikoarekin zerikusi handiagoa izango luke, lurra eta ekonomia partekatzen dituen unitate etnikoa, odolkidetasunean oinarritzen den klana ez bezala. Hala ere, klanak ere eskualde berean bizi dira batzuetan eta bertako botere politikoa dute bere esku. Eskozia kontzeptuaren jatorria izanik, ez da erraza klanaren definizio argi eta zehatza ematea etnia eta herri guztietarako, batetik bestera izen eta ezaugarri desberdinak dituen gizataldea delako. Dena den, ahaidetasunean oinarritutako gizatalde zabala dela esan daiteke, familia eta leinua baino zabalagoa. Klanak exogamoak izaten dira, hau da, klanetik kanpokoekin ezkontzea zilegi izaten da eta arbaso nagusiak aitarenak edo amarenak diren, patriklanak eta matriklanak bereizten dira.
Batzuetan, ordea, klana modu metaforikoan erabili izan da, klana deituz klanak bezalakoa den gizataldeak, alegia ezkutuko gizatalde itxiak, lokalak eta elkarren konfiantzan oinarrituakoak, ahaidetasunean edo ez oinarrituak. Klanak instrumentalak lirateke adiera horretan, estatusa, aberastasuna eta boterea atxikitzeko. Adiera zabal horretan, interes-taldeak lirateke, eta politikoki homogeneoak; arbaso komuneko adiera hertsian, berriz, klanak batzuetan bakarrik lirateke politikoki homogeneoak.1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.