Literatura konparatua literatura lan, egile eta hizkuntza jakinetatik haratago aztertu eta lan, egile eta hizkuntza desberdinetako literatutak beraien artean konparatu egiten dituen jakintza arloa da, literaturako mugak gaindituz,…
Jatorrizko adieran, Kimera (antzinako grezierazko Χίμαιρα hitzetik, "Khimaira" ) munstro mitologikoa zen, leoiaren burua, ahuntzaren gorputza, nondik ahuntzaren burua ateratzen zen, eta dragoiaren isatsa zituena, muturretik sua bota eta gizakiak irensten zituena. Tifon munstroaren eta Ekidna sugearen alaba zen (munstro femeninotzat hartzen zen) eta Belerefontek akabatu zuen Pegaso zaldiaren laguntzarekin.
Adierazkera figuratuan eta metonimiaz, kimera ideia fantastiko eta utopikoa ere bada, gauzatu ezinezkoa eta irudimenean bakarrik existitzen dena; euskaraz, eldarnio edo txakur-ametsak deitzen diegu horrelako ideia fantastiko, ilusiozkoak baina aldi berean betegaitzak diren horiei.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.