Kezka edo egonezina pertsona batek zerbaiti buruzko pentsamendu negatibo edo ezkorrak garatzen ditueneko egoera psikologikoa da, arrisku edo mehatxu baten ondorioz. Moldaerazko jokabidea da, nolabait arrisku eta mehatxuari aurre egiteko neurriak hartzea bultzatzen duena, baino modu irrazionalean ere gara daiteke, beldurrak eta antsietatea sorraraziz. Kezka edo egonezina emozioa da, eta beraz, berarekin batera fenomeno fisiologiko bereziak dakartza, hala nola insomnioa, tentsioa eta bihotzeko taupaten azkartzea.
Loturiko artikuluak
Psikologia positiboaPsikologia positiboa bere azterketa esperientzia, sentimendu eta bereizgarri psikologiko positiboen inguruan ardazten duen psikologiaren korrontea da, bereziki buruko nahasmenduak saihesteko eta haien tratamendurako nahiz hazkunde pertsonalerako eta motibaziorako…
PsikofarmakoakPsikofarmakoak indibiduoen portaera, hautematea, emozioak eta orokorrean gogamenaren funtzioak eragiten dituzten substantzia kimikoak dira. Psikofmarko mota hauek bereizten dira: antsiolitikoak, antsietatearen aurkakoa, bereziki benzodiazepinak. antidepresiboak, halanola antidepresibo triziklikoak…
FrustrazioaFrustrazioa pertsona batek duen beharra edo desira asetzen ez denean gertatzen den emozio desatsegina da, eta epe luzera sentimentu negatiboak eta depresioa eragin dezakeena. Frustrazioa eragiten dezaketen gertaeren…