Estatistikan, aldagai estatistikoen artean aldagai diskretuak eta aldagai jarraituak (edo jarraiak) bereizten dira. Aldagai diskretuak balio isolatuak, banan-banan konta daitezkeenak, hartzen dituen aldagaiak dira, hala nola familiako anai…

Bi korrikalarik, Ander eta Beñat, distantzia bat egiteko behar izan duten denbora-datuak dagozkien kaxa-multzoen bitartez alderaturik.
Estatistikan, kaxa-diagrama aldagai kuantitatiboak grafikoki irudikatu eta bereziki aldagai kuantitatibo bati buruz datu-azpimultzoak alderatzeko erabiltzen den diagrama bat da. Zehatzago, datuen erdigunea, sakabanatzea eta datu-multzoan dauden datu atipikoak zehaztasunez erakusten ditu: diagramaren kaxa lehen kuartiletik hirugarren kuartilera bitartean (ikus, kuartil arteko ibiltartea) marrazten da, eta haien artean mediana, erdigunea adierazten duena, kaxa barruko marra batez. Kaxatik alde banatara bibote izenekoak zabaltzen dira, datuak dauden bitartean gehienez 1.5 bider kaxaren luzerako distantzia bateraino, haratagoko datuak atipikotzat hartuz eta puntu banarekin adieraziz.
John Tukey estatubatuar estatistikariak asmatu zuen 1970 urtean, eta berak garatu zuen datuen analisi esploratzailearen oinarrizko tresna gisa zabaldu zen. Gerora ikuspegi estatistiko horretako mugak gainditu eta datuak zehazkiro adierazteko ohiko diagrama bilakatu da, bere sinpletasunaren kausaz.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.