Katekesia kristau pertsona eta komunitateen artean fedea zabaldu, hezi eta sakontzeko egiten den elizako lana da, Jainkoaren Hitzari jarraiki beti. Ebanjelizazioaren jardun nagusietako bat da, beraz. Jendartean, katekesia haurren kristau hezkuntzarekin lotzen bada ere, katekesia kristauen bizitza osoan zehar zabaldu beharreko prozesua da, adin eta talde bakoitzeko ezaugarrien arabera; ildo horretatik, sakramentu aurreko katekesia ere badago, halanola jaunartze eta ezkontza aurretik egiten dena. Katekesian diharduten pertsonak katekistak dira.
Loturiko artikuluak
Fundamentalismoa (definizioa)Erlijioan, fundamentalismoa erlijio testuen interpretazio literala eta ondorioz dogmen zurruntasuna eta zorroztasuna, egia goren gisa, aldezten dituen erlijio jakin baten ikuspuntua da, bekatua, salbamena eta zigorraren kontzeptuak nabarmenduz,…
EbanjelizazioaEbanjelizazioa jendartean kristau fedea hedatzea da, bereziki Itun Berria edo Ebanjelioa, non Jesus Nazaretekoaren mezua zabaltzen den. Hain zuzen, ebanjelio hitza “eu” (“εὐ”) eta“angelion” (“αγγέλιον”) hitzetatik dator, "Berri…
Kristautasuna (kristau erlijioa)Kristautasuna edo kristau erlijioa Jesus Nazaretekoaren mezua, Kristo edo mesias moduan, jarraitzen duen erlijio monoteista abrahamdarra da. Kristau fedeak, bere aniztasunean, Jainkoak gizon egin zela, Jesus Nazaretekoarengan haragiztatua,…