Katekesia kristau pertsona eta komunitateen artean fedea zabaldu, hezi eta sakontzeko egiten den elizako lana da, Jainkoaren Hitzari jarraiki beti. Ebanjelizazioaren jardun nagusietako bat da, beraz. Jendartean, katekesia…

Ebanjelizazioa jendartean kristau fedea hedatzea da, bereziki Itun Berria edo Ebanjelioa, non Jesus Nazaretekoaren mezua zabaltzen den. Hain zuzen, ebanjelio hitza “eu” (“εὐ”) eta“angelion” (“αγγέλιον”) hitzetatik dator, "Berri Ona" esan nahi duena, ebanjelioa hedatu beharra aldarrikatzen duena. Hedaduraz, kristau elizaren baitan kristau fedea zabaldu eta sendotzeko ekitaldi guztien multzoa da. Historian, ebanjelizazioa indarrez burutu da askotan, kristau fedea onartzen ez zutenen aurka krudelkeriaz jokatuz, hala nola Ameriketako kolonizazioan, Afrikan eta Asian.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.