Katatimia sentimendu eta emozioek pertzepzio edo beste funtzio kognitiboak eragin eta aldarazi egiten dituzten egoera da, borondatea eta arrazionalitatea galtzeraino. Katatimia gertatzen da adibidez, pertsona batek behin eta berriz jasan dituen porroten ondorioz, emandako aukera bat hartu eta horretan oinarrituta ilusio faltsuak edo eldarnioak (ikus, txakur-ametsak) eratzen dituenean, porrotaren ideia inkontzienteki baztertze aldera. Terminoa Wolfgang Maier psikiatrak asmatu zuen 1912 urtean.
Loturiko artikuluak
Psikologia transpertsonalaPsikologia transpertsonala bereziki 1960ko hamarkadatik garatutako psikologiaren paradigma edo joera da, psikologia humanistatik eratorria, pertsonaren transzendentzia eta espiritualtasuna ardatz hartzen dituena, niaren potentzial osoa garatzea bilatzen duena. Halaber,…
KimeraJatorrizko adieran, Kimera (antzinako grezierazko Χίμαιρα hitzetik, "Khimaira" ) munstro mitologikoa zen, leoiaren burua, ahuntzaren gorputza, nondik ahuntzaren burua ateratzen zen, eta dragoiaren isatsa zituena, muturretik sua bota…
Txakur-ametsakTxakur-ametsak (Bizkain bereziki eta beti pluralean) pertsona batek duen ilusio, desio, fantasia edo kimera betegaitz eta irrazionalak dira, funtsik gabeko itxaropenetan oinarrituta. Maiz egoera katatimikoetan sortzen dira. Hizkera arrunteko esamoldea…