
Erromako katakunbak: harrian egindako apaletan hilobiratzen ziren gorpuak.
 
Katakonbak edo katakunbak lur azpian egindako tunel eta ganberak dira, hildakoen gorpuak hilobiratu, omendu eta bestelako praktika erlijioso eta erritualetarako eginak. Etimologiaz, antzinako grezierazko κατα ́ (kata, "behean") eta tumba ("hilobia") hitzetatik dator. Bereziki, arte paleokristauarekin agertzen loturik: Erroman eta penintsula italikoko beste zenbait tokitako lehen kristauek katakunbetan hilobiratu zituzten hildako fededunak, II. mendetik hasita eta V. mendera arte bereziki. Praktika desagertu zen Erdi Aroan, baino hedaduraz gorpuak lurperatzeko lur azpiko galeriak izendatzeko ere erabili da terminoa; hain zuzen ere, praktika erlijiosoetatik kanpo ezagunak dira Parisko katakunbak, milioka gorpuen hezurrak gordetzeko erabili zirenak XVIII. mendean, eta gaur egun ere ikusgai daudenak. 
Loturiko artikuluak
Materializazioa (artea)Artean, materializazioa artistaren ideia edo kontzeptu bat artelan baten bitartez gauzatu eta errealitatea bihurtzea, ikuslearekiko komunikazioa sortu ahal izateko. Materializazioa da beraz artelanari zentzua ematen diona, artelanaren azken…
 
 
Zentauroak eta zentaurideakZentauroa mitologia grekoko izakia da, burua, besoak eta gorputz-enborra gizaki batenak eta gorputza eta hankak zaldi batenak dituena. Izaki femeninoa denean, zentauridea dela esaten da. Haien sorrerari buruz,…
 
 
Luzemetraiak eta laburmetraiakZinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak.  Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan.  Luzemetraiek…