Kasu azterketa ikerketa metodologia kualitatiboa da, banako kasuak sakon eta zehatz-mehatz aztertu egiten dituena. Adibidez, kasu azterketa egiten dugu terapia baten onurak erakusteko, terapia hori jarraitu duen gaixoaren bilakaeraren xehetasunak jasotzen dugunean. Kasu azterketa metodologia idiografikoa da, kasu indibidualak indibidualki aztertzen dituena, metodologia nomotetiko eta induktiboan ez bezala (non kasuei buruz jasotako datuak batera aztertzen diren, lege orokorrak bilatze aldera). Kasu azterketen helburua kasua bera xehetasunez deskribatzea izan daiteke besterik gabe, edota hipotesi edo teoria bat kontrastatzea. Kasu azterketen emaitzak ez dira zientifikoak, aurresanak egiteko baliagarriak ez diren zentzuan, baina baliozkoak dira errealitate bat, indibiduala edo, kasua tipikoa denean, globala, irudikatzeko, eta teoriak eta hipotesiak planteatzeko, beste metodologia batzuekin frogatuko direnak. Triangulazioa egiteko ere erabil daitezke, beste metodologia batzuekin batera, ikerketa osatzeko.
Kasuaren aukeraketa azterketaren fase garrantzitsua da, eta alde horretatik kasu mota hauek bereizten dira:
- kasu tipikoak, fenomenoaren islada direla kontsideratzen direnak;
- kasu ezberdinak, fenomenoaren aniztasuna erakutsi nahi dutenak;
- kasu teorikoak, teoria edo hipotesi jakin bat egiaztatzeko erabiltzen direnak;
- kasu atipikoak, populazio osoaren adierazgarriak ez badira ere, fenomenoaren alderdi berezi bat azaltzeko aukeratuak.
Kasu azterketak medikuntzan eta psikologian, pertsona jakinen osasun egoerak eta horien tratamendua deskribatzeko, ebaluazioan, aurrera eraman diren politiken egokitasuna azaltzeko, eta hezkuntzan, baliabide didaktiko moduan gai baten aurkezpen praktikoa egiteko.
Ikus, gainera
Beste hizkuntzetan: ingelesez, case study; gaztelaniaz, estudio de casos.
Loturiko artikuluak
Ikerketa esploratzaileakIkerketa esploratzailea (ingelesez, exploratory study) fenomeno bati buruzko hipotesiak planteatzeko soilik diseinatu eta burutu egiten dena da, ondorengo ikerketa berretsaile batean onartu edo baztertuko direnak. Saiakuntza klinikoen testuinguruan, lehen faseko…
Ikerketa berrestaileakIkerketa berrestailea edo berrespen-ikerketa (ingelesez, confirmatory study) planteaturiko hipotesiak erabateko zorroztasun eta zehaztasunez onartu edo baztertu egiten dituen ikerketa da, behin betiko ondorioak ematen dituena. Saiakuntza klinikoen testuniguruan, hirugarren…
Triangulazioa (ikerketa gizarte zientzietan)Datu triangulazioa, triangelatzea edo triangelaketa ikerketa batean toki, lagin eta iturri ezberdinetako datu, metodo eta ikertzaileak baliatzea da, ikerketari ikuspegi anitza eman, eta ondorio fidagarriagoak izan ditzan. Diziplina arteko…