Ez nahastu hipotesi zientifikoekin. Lan hipotesiak ikerketa edo erabaki prozesu batean abiapuntutzat hartzen diren suposizioak edo gidalerroak dira, egiazkotzat hartzen direnak, haietan oinarrituta aterako diren emaitzak edo ondorioak…
Kasu azterketa ikerketa metodologia kualitatiboa da, banako kasuak sakon eta zehatz-mehatz aztertu egiten dituena. Adibidez, kasu azterketa egiten dugu terapia baten onurak erakusteko, terapia hori jarraitu duen gaixoaren bilakaeraren xehetasunak jasotzen dugunean. Kasu azterketa metodologia idiografikoa da, kasu indibidualak indibidualki aztertzen dituena, metodologia nomotetiko eta induktiboan ez bezala (non kasuei buruz jasotako datuak batera aztertzen diren, lege orokorrak bilatze aldera). Kasu azterketen helburua kasua bera xehetasunez deskribatzea izan daiteke besterik gabe, edota hipotesi edo teoria bat kontrastatzea. Kasu azterketen emaitzak ez dira zientifikoak, aurresanak egiteko baliagarriak ez diren zentzuan, baina baliozkoak dira errealitate bat, indibiduala edo, kasua tipikoa denean, globala, irudikatzeko, eta teoriak eta hipotesiak planteatzeko, beste metodologia batzuekin frogatuko direnak. Triangulazioa egiteko ere erabil daitezke, beste metodologia batzuekin batera, ikerketa osatzeko.
Kasuaren aukeraketa azterketaren fase garrantzitsua da, eta alde horretatik kasu mota hauek bereizten dira:
Kasu azterketak medikuntzan eta psikologian, pertsona jakinen osasun egoerak eta horien tratamendua deskribatzeko, ebaluazioan, aurrera eraman diren politiken egokitasuna azaltzeko, eta hezkuntzan, baliabide didaktiko moduan gai baten aurkezpen praktikoa egiteko.
Ikus, gainera
Beste hizkuntzetan: ingelesez, case study; gaztelaniaz, estudio de casos.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.