Karratu magikoa, errenkada eta zutabe kopuru berdinetan, karratu bat osatuz, ordenaturiko zenbaki multzo bat da, errenkadetan eta zutabeetan nahiz bi diagonaletan batura berdina ematen dutenak. Errenkada edo zutabe kopuruari karratu magikoaren ordena deitzen zaio. Kontzeptuaren sinpletasunagatik, eta aldi berean karratu magikoa eratzeko zailtasunagatik, jolas-matematikan erabiltzen da, eta baita matematikaren irakaskuntzan ere ere, batuketak ikasi eta haiekin jolasteko. Matematikoki, konbinatorian aztertzen den problema da. Antzinatik ezagutu eta landu den konfigurazio matematikoa, matematikak ikertu eta esoterismoarekin lotuz. Esan behar da baita ere aljebrari, heuristikari eta matematikako beste arlo batzuei buruzko galdera interesgarriak plantatzen dituela.
Loturiko artikuluak
-
Pentsamendu magikoaPentsamendu magikoa gertakarien artean enpirikoki frogatu gabeko loturak ezarrita dituen errealitatearen ikuskera da, fenomenoak azaltzeko superstizioak, sinesmenak, tradizioak, irudimena eta emozioak hartzen dituena oinarritzat. Pentsamendu zientifiko edo objektiboaren…
Konbinatoria (definizioa)Matematikan, konbinatoria elementu multzo batetik erator daitezkeen elementuen konfigurazio edo konbinazioak ikertzen dituen matematikaren adarra da, ezarritako baldintza eta eragiketen arabera (hala nola, elementuen aukeraketa, elementu horien ordena…